Euzko Alderdi Jeltzalea

Wikipedia(e)tik

(Eusko Alderdi Jeltzaleatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Euzko Alderdi Jeltzalea
Siglak: EAJ-PNV
Presidentea: Iñigo Urkullu (EBBko Presidentea)
Sorrera: 1895
Ideologia: Abertzalea, kristau-demokrata eta zentrista
Ereserkia: Euzko Abendaren Ereserkia
Europa: Europako Alderdi Demokrata
Eremua: Euskal Herria
Egoitzak: Gipuzkoa:
Hernani kalea 15, 20004 DONOSTIA

Bizkaia:
Sabin Etxea', Ibáñez de Bilbao,16 (Bilbo)
Araba:
Abendaño, 26 (Gasteiz)
Iparraldea:
25 Thiers karrika (Baiona)
Nafarroa:
Zapateria, 50 (Iruñea)

Afiliatuak: 32000
Koloreak: Gorri eta Berdea
Egoera: Aktiboak
Webgunea: www.eaj-pnv.eu

Euzko Alderdi Jeltzalea (gaztelaniaz Partido Nacionalista Vasco eta frantsesez Parti Nationaliste Basque) euskal alderdi politiko abertzale eta jeltzalea da. Alderdiak Euskal diasporan zenbait ordezkaritza ditu, nagusienak Venezuelan, Argentinan, Mexikon eta Uruguain dauzka. EAJren gaztediak Euzko Gaztedi-EGIn biltzen dira.

Eduki-taula

[aldatu] Lehenengo urteak

Alderdia Sabino Arana Goirik sortu zuen 1895. urtean. Jatorriz alderdi separatista katolikoa, Foruak berriz ezartzeko helburua defendatzen zuen. Egun EAJk euskaldun, demokratiko, parte hartzaile, plural, akonfesional eta humanista modura definitzen du bere burua. Alderdi nazionalista moderatua da, Euskal Herriaren burujabetza helburu duena eta botxakeriaren kontrakoa.

1913ko otsailaren 1ean "Euzkadi" egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz.

1921. urtean Aranaren mugimendua banandu egin zen: Comunión Nacionalista Vasca moderatuak, eta Aberri independentistak.

Miguel Primo de Riveraren alderdi bakarreko diktadurapean, alderdi nazionalistak legez kanpo utzi zituzten. Hala ere, EAJak bere lanetan jarraitu zuen, mendigoizale bezalako folklore-taldeetan.

1930 amaieran, Aberri eta CNV berriz elkartu ziren. Hala ere, talde txiki batek Eusko Abertzale Ekintza (Acción Nacionalista Vasca bezala ere ezagutua, EAE-ANV) eratu zuen Alderdi nazionalista moderatu ezkertiarra zen, akonfesionala, eta aliantzei irekia errepublikar eta sozialistekin, diktaduraren aurkako borrokan.

[aldatu] Espainiako bigarren errepublika

[aldatu] 1934-1935

Espainiako bigarren errepublikan autonomista eta independentisten arteko banaketa agertu zen. Eli Gallastegi buru zelarik, talde independentista bat, Jagi-Jagi astekarian eta Bizkaiko mendizale federazioaren inguruan mugitzen zena, alderditik kanporatu zuten. Hauek EAJko zuzendaritzari epelkeria egozten zioten.

[aldatu] Espainiako guda zibila eta Frankoren diktadura

1936. urteko Uztailaren 18ko altxamenduaren aurrean EAJk barne tentsioa izan zuen. Klerikalismoan errebeldeekin bat zetorren, eta Vatikanotik presioa zegoen katolikoak Errepublikatik aldentzeko. Hala ere, hitzartutako autonomiak zekarren konpromisaoagatik eta anti-faxismoak alderdian zuen indarraren ondorioz, Errepublikako gobernuaren alde jarraitzea erabaki zuen:

  • Gipuzkoar eta bizkaitarrek, garrantzitsuenak kopuruan, errepublikari, demokraziari eta anti-faxismoari eman zioten bere babesa Espainiako Guda Zibila hasi zenean.
  • Errebeldeek zeuzkaten lurraldeetan jelkideek askotariko aukerak hartu zituzten:
    • Arabar eta nafar "batzek" oharrak idatzi zituzten errepublikari euskarria ukatuz, herrialde hauek jadanik matxinatuen eskuetan zeudenean.
    • Nazionalista batzuk Frantziara edo errepublika aldera ihes egin zuten.
    • Batzuk errebeldeei aurka egin zieten, gehienek kartzelan edo afusilaturik amaitu zutelarik.
    • Batzuk gudaloste Karlistetara batu ziren, konbentzimenduagatik edo hala behartuta.
    • Errepresioa bereziki ezkertiarren aurka izan zen gupidagabea, jainkogabe arriskutsutzat hartzen baitzituzten, baina nazionalista asko ere afusilatu zituzten.

[aldatu] Euzko Alderdi Jeltzaleko Euzkadi-Buru-Batzarreko lehendakariak, 1895etik aurrera

Sabin-Etxea, EAJren egoitza nagusia (Bilbo)
Sabin-Etxea, EAJren egoitza nagusia (Bilbo)

Oharra: Euzkadi-Buru-Batzarra 1908an sortu zen. Horrek esan nahi du Sabino Arana eta Aingeru Zabala bakarrik Bizkai-Buru-Batzareko lehendakariak izan zirela.

[aldatu] Ordezkaritza instituzionala

Ordezkaritza instituzionala Euzko Alderdi Jeltzalea
Zinegotziak 1.024
Alkateak 127
Bizkaiko Batzar Nagusiak 23 51tik
Gipuzkoako Batzar Nagusiak 16 51tik
Arabako Batzar Nagusiak 14 51tik
Eusko Legebiltzarra 22 75etik
Espainiako kongresua 6 18tik
Espainiako senatua 2 15etik

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak