Eusko Ikaskuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko Ikaskuntza

Eusko Ikaskuntzaren egoitza nagusia Miramar jauregia da, 2012. urteraino
Goiburua: Asmoz eta Jakitez
Sortze data: 1916
Egoitza nagusia: Miramar jauregia
Donostia, Gipuzkoa
 Euskal Herria
Eusko Ikaskuntza is located in Donostia erdigunea
Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntza
Eusko Ikaskuntza (Donostia erdigunea)
Presidentea: Jose Maria Muñoa
Webgunea :  http://www.eusko-ikaskuntza.org/ 

Eusko Ikaskuntza (gaztelaniaz Sociedad de Estudios Vascos eta frantsesez Société d'Études Basques) (EI-SEV) erakunde zientifiko-kulturala da. 1918an Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaiko aldundiek sortu zuten, «euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa». Asmoz eta Jakitez goiburua du.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian «ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra» da Eusko Ikaskuntza. Eusko Ikaskuntzako bazkideak sail zientifikotan bildurik daude. Argitalpen nagusitzat Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (RIEV siglaz ezaguna) du, eta Manuel Lekuona Saria ematen du urtero.

Egoitza nagusia Zarautzen dago (2011 arte, Donostian),[1] eta ordezkaritzak ditu Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean.

Balioak eta helburuak

Bere balioak honakoak dira: Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.

Euskal Herriaren jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko. Helburuak dira: euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta euskal kulturako eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balio berriak sortzea.[2]

Historia

1935. urtean ospatutako Eusko Ikaskuntzako biltzar iraunkorraren argazki baten erreprodukzioa. Zutik ezkerretik eskuinera, Anizeto Olano, Francisco Basterretxea, Joxe Migel Barandiaran, Claudio Armendaritz, Aita Donostia, Juan Allende Salazar, Angel Apraiz, Justo Garate, Manuel Irujo eta Pedro Garmendia. Eserita ezkerretik eskuinera, Julio Urkixo, Telesforo Aranzadi, Julian Elorza, Lerenboure doktorea, Juan Zaragueta eta Seber Altube.

Eusko Ikaskuntza 1918an Oñatin (Gipuzkoa) egindako biltzar batean sortu zen. Arturo Campión ohorezko lehendakaria izan zen hastapenetan. Miguel Primo de Riveraren diktadurapean, zailtasunak eduki zituen erakundeak, eta Espainiako Gerra Zibilean etenarazi zizkioten jarduerak Hego Euskal Herrian.

Jose Migel Barandiaran (1976-1991), Gregorio Monreal (1992-1996), Juan Jose Goiriena de Gandarias (1996-2002), Javier Retegi (2002ko abendutik-2008ko abendura) eta Jose Maria Muñoa (2008ko abenduaren 26tik aurrera) izan dira erakundearen presidenteak.

2010eko martxoaren 30ean, Eusko Ikaskuntzak bere bildumako 350.000 dokumentuak Interneten argitaratu zituen, Auñamendi Eusko Entziklopedian, Bernardo Estornes Lasaren Enciclopedia Auñamendi ospetsuko 150.000 artikuluekin batera. Internet bidez dohainik kontsulta daiteke entziklopedia hori.[3]

Lehen Batzarra

{{esaera2|5. Bere Majestatearen gobernuari eskatzen zaio Unibertsitate Zentralean eta Estatuak Madrilen dituen antzeko zentruetan euskara eta euskal literatura lantzeko Sail bana sor dezan, eta Estatuak Euskal Herrian dituen Institutu, Irakasle Eskola, Merkataritza Eskola eta gainerako ikastetxeetan era berean joka dezan.

6.Sekzioak euskara ikertu eta jagoteko erakunde bat sortzea erabakitzan du eta honako bi sail berezi hauek izango ditu horrek:

a) Iker saila, euskarak hizkuntzalaritzaren adar guztietan dituen arazo guztien ikerketaz arduratzen dena.

b) Jagon saila. Haren helburua izango da euskara jagotea eta indartzea gizarte-eremu eta agerkari guztietan, euskara eta euskaraz irakasten duten ikastetxe guztiei laguntzea, itzulpen-zerbitzuak antolatzea, udalen aldeko aholkularitza zerbitzuak eskaintzea, eta abar.|Eusko Ikaskuntzen I. Batzarra, [[Bilbo, 1919}}

Sail Zientifikoak

Fundazioak

Akademiak

  • Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademia, 2007. urtean sortua
  • Euskaltzaindia 1919. urtean sortu zen Eusko Ikaskuntzaren baitan, baina erakunde beregaina da gaur egunean.

Erreferentziak

  1. «Eusko Ikaskuntza, Zarautzera».
  2. Eusko Ikaskuntza: «Nor garen», Eusko Ikaskuntzaren webgunean.
  3. Anakoz Amenabar: «Estornestarren uztaren jarraipena», Berria, 2010-03-31.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Ikaskuntza Aldatu lotura Wikidatan