Eusko Ikastola Batza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eusko Ikastola Batza 1932an jeltzaleen ekimenez sortutako ikastola federazioa da.[1] Hona hemen zer helburu zuten, Eusko Ikastola Batzaren testu batetik hartua:

« Hezkuntza euskalduna izan dadin, ez da aski hizkuntza, geografia... euskaraz erakustea. Aitzitik, ikastetxeko jarduera guztiek eta bakoitzak bitarteko izan behar dute, irakaskuntza oso-osorik euskalduna lortzeko.  »
Eusko Ikastola Batza[2]

Gainera, kristau balioak eman nahi zizkien ikasleei.[3]

Gaur egun ere, bada izen bereko federazio bat, sare pribatuko ikastola hauek biltzen dituena: Karmengo ikastola, Bera Kruz ikastola, Txomin Agirre ikastola, Begoñazpi ikastola, Lauaxeta ikastola, Artxandape ikastola, Lauro ikastola, Mariaren Bihotza ikastola, Olabide ikastola, Ekintza ikastola, Mariaren Lagundia ikastola eta San Fidel ikastola.[4]

[aldatu] Erreferentziak

  1. Erkuden Arana: «Ikastolen mugimendua (1960-1975)», Euskonews & Media, 62. zenbakia, 2000-01-14.
  2. «Esaldia: Eusko Ikastolen Batza 1933», Hik Hasi, 16. zenbakia, 1997ko martxoa.
  3. Bernardo Anaut: «Euzko Ikastola Batza», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. Eusko Ikastola Batzaren webgunea.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak