Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lehendakaritza
Presidencia
Escudo del Pais Vasco.svg
EUSKO JAURLARITZA

GOBIERNO VASCO
Sorrera 1936
Erakundea Eusko Jaurlaritza
El lehendakari Patxi López (4 de mayo de 2010).jpg
Lehendakaria Patxi Lopez
Agentziak Emakunde
EHAA
Webgune ofiziala

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua.

Egun, EAEko lehendakaria Patxi López da (PSE-EE)

Eduki-taula

[aldatu] Hitza

Sakontzeko, irakurri: Lehendakari

Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).

[aldatu] Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrenda

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia Oharrak
Errepublika eta Diktadura garaian
1936-1960 Jose Antonio Agirre Lekube EAJ Erbestean 1937-1960
1960-1979 Jesus Maria Leizaola Sanchez EAJ Erbestean 1979 arte
Trantsizio demokratikoa
1978-1979 Ramon Rubial Cavia PSE Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
1979-1980 Carlos Garaikoetxea EAJ Eusko Kontseilu Nagusiko presidentea
Gernikako Estatutua
I. (1980-1984) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ
II. (1984-1985) Carlos Garaikoetxea Urriza EAJ Kargua utzi zuen EA sortzerakoan
II. (1985-1986) José Antonio Ardanza Garro EAJ 1985ean izendatua
III. (1986-1990) José Antonio Ardanza Garro EAJ
IV. (1990-1994) José Antonio Ardanza Garro EAJ
V. (1994-1998) José Antonio Ardanza Garro EAJ
VI. (1998-2001) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ 1999an izendatua
VII. (2001-2005) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
VIII. (2005-2009) Juan José Ibarretxe Markuartu EAJ
IX. (2009-orain) Patxi Lopez Alvarez PSE-EE


Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, Francoren armadak autonomia kendu zuen arte 1937an.

Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen lau lehendakarietatik, hiru EAJ alderdikoak izan dira, eta bestea PSE-EEkoa.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak