Eusko Kontseilu Nagusia
Eusko Kontseilu Nagusia[1] Euskal Autonomia Erkidegoko autonomiaren aurretiko erakundea izan zen, 1978ko urtarriletik 1980eko apirilera bitartean existitu zena. 1979ko Gernikako Estatutua onartu eta lehen hauteskundeak egin ondoren, Eusko Kontseilu Nagusia desegin zen, eta frankismoaren osteko lehen Eusko Jaurlaritza eratu.
Eduki-taula |
Funtzioak eta osaketa [aldatu]
Kontseilua sortzea ahalbidetu zuen Errege Dekretuaren arabera, hau honela osatzen zen:
- Lehendakaria, ordezkari lana zuena.
- Osoko bilkura, gestio funtzioak zituen "behin-behineko gobernua".
Kontseiluak botere beterazlea bakarrik zuen. Kontseiluak garatu zituen gairik garrantzitsuenak honakoak izan ziren:
- Ekonomia Ituna, hainbat batzorde eratu ziren proposamenak ikertu eta Estatuko gobernura azken proposamena bidaltzeko.
- Nafarroaren arazoa.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren proiektua.[2]
Lehen Eusko Kontseilu Nagusiaren osaketa (1978-1979) [aldatu]
Lehen Eusko Kontseilu Nagusia 1978ko otsailaren 17an eratu zen Ramón Rubial sozialistaren presidentziapean. Honakoa zen osaketa:[3][4]
| Kargua | Jabea | Alderdia |
|---|---|---|
| Lehendakaria | Ramón Rubial Cavia | Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) |
| Garraioa eta Komunikabideak | Juan Maria Bandrés Mollet | Euskadiko Ezkerra |
| Hezkuntza | Karlos Santamaria Ansa | Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
| Osasuna eta Gizarte Segurantza | Andoni Monforte Arregi | EAJ |
| Industria, Merkataritza eta Arrantza | Mikel Isasi Gabilondo | EAJ |
| Ekonomia eta Ogasuna | Juan Maria Ollora Otxoa de Aspuru | EAJ |
| Lurralde Antolaketa, Hirigintza y Ingurumena | Juan Ajuriagerra Otxandiano | Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
| Lana | Juan Iglesia Garrigos | PSE-PSOE |
| Kultura | José Antonio Maturana Plaza | PSE-PSOE |
| Justizia | José Antonio Agiriano Forniés | PSE-PSOE |
| Herrizaingoa | José María Benegas Haddad | PSE-PSOE |
| Nekazaritza | Pedro Morales Moya | Unión de Centro Democrático (UCD) |
| Herri Lanak eta Etxebizitza | Jesús María Viana Santa Cruz | UCD |
| Karterarik gabe | Juan Etxebarria Gangoiti | UCD |
Bigarren Eusko Kontseilu Nagusiaren osaketa (1979-1980) [aldatu]
Bigarren Eusko Kontseilu Nagusia 1979ko ekainean eratu zen eta Carlos Garaikoetxea jeltzalea izan zen lehendakari.[3][5][6]
| Kargua | Jabea | Alderdia |
|---|---|---|
| Lehendakaria | Carlos Garaikoetxea | Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) |
| Garraioa eta Komunikabideak | Juan María Bandrés Molet | Euskadiko Ezkerra |
| Nekazaritza | Felix Ormazabal Askasibar | EAJ |
| Kultura | Angel Olarte Lasa | EAJ |
| Ogasuna | Jose Antonio Agirre Álvarez | EAJ |
| Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa | Karlos Santamaria Ansa | EAJ |
| Industria, Energia eta Arrantza | José Luis Robles Kanibe | EAJ |
| Lurralde Antolaketa, Hirigintza eta Ingurumena | Juan José Pujana Arza | EAJ |
| Osasuna eta Gizarte Segurantza | Andoni Monforte Arregi | EAJ |
| Sailburu "Politikoa" | Mikel Isasi Gabilondo | EAJ |
| Merkataritza | Carlos Soltxaga Catalán | PSE-EE (PSE-PSOE) |
| Justizia | José Antonio Agiriano Forniés | PSE-PSOE |
| Lana | Juan Iglesia Garrigos | PSE-PSOE |
| Herri Administrazioa | Ángel García Ronda | PSE-PSOE |
| Sailburu "Politikoa" | José María Benegas Haddad | PSE-PSOE |
| Ekonomia | José Antonio Ramírez Escudero | Unión de Centro Democrático (UCD) |
| Herri Lanak eta Etxebizitza | Alfredo Marco Tabar | UCD |
| Turismoa | Jaime Mayor Oreja | UCD |
| Sailburu "Politikoa" | Jesús María Viana Santa Cruz | UCD |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Izen ofizial bi hauek zituen: Eusko Kontseilu Nagusia euskaraz, eta Consejo General del País Vasco gaztelaniaz. Ikus, adibidez Eusko Kontseilu Nagusiaren aldizkari ofizial hau.
- ↑ Eusko Kontseilu Nagusiaren ezaugarriak, Virginia Tamayo Salaberríak egina, ondorengo webgune honetan azaltzen diren bezala: Sinopsis del Estatuto del País Vasco. Orígenes y causas inmediatas del Estatuto de Gernika.
- ↑ a b Mª Isabel Pérez Ares, ed., El Consejo General Vasco y el Estatuto de Autonomía, redacción y autonomía, 2, Logroño, 613-638. or., ISBN 84-95747-23-5, http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=793345&orden=0
- ↑ Autogobernuaren 30 urte
- ↑ Un nacionalista, al frente de la política interior del CGV, El País, 1979-09-01.
- ↑ Eusko Kontseilu Nagusiaren 1979ko ekainaren 28ko erabakia: Que la asignación de titularidades a los señores Consejeros, a que hace referencia el primer punto del orden del día, quedó como sigue, EHAA, 1979029 zenbakia, 1979ko urriaren 29koa.