Eusko Trenbideak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A.
Logotipo euskotren.png
Hendaye Euskotren.JPG
Euskotrenen UT 200 trena
Eslogana Zure bide berean
Mota Sozietate Anonimoa
Sektorea Garraiobideak
Sorrera 1982ko maiatzaren 24a[1]
Sortzailea Eusko Jaurlaritza
Egoitza Atxuri kalea, 6; 48006 Bilbo
Presidentea Antonio Aiz[2]
Langileak 919[3]
Eskumendekoak Euskotren Trena
Euskotren Tranbia
Euskotren Autobusa
Euskotren Kargo
Akziodunak Eusko Jaurlaritza (jabea)
Webgunea http://www.euskotren.es

Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. Eusko Jaurlaritzak 1982an sortutako enpresa publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat trenbide, tranbia eta autobus zerbitzu kudeatzen dituena. Lau marka komertzial ditu: Euskotren Trena tren bidezko bidaiarien garraiorako, Euskotren Tranbia tranbia lineen ustiapenerako, Euskotren Autobusa autobus bidezko bidaiarien garraiorako, eta Euskotren Kargo tren bidezko zama-garraiorako.

Markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

90. hamarkadatik aurrera, eragileak EuskoTren marka komertziala hartu zuen tren eta autobus zerbitzuetarako.[4] 2002an EuskoTran marka komertziala jaio zen, Bilboko tranbia ustiatzeko, eta bitartean, zama garraio zerbitzuetarako EuskoKargo marka erabili zen. 2012tik aurrera, zerbitzu guztiak euskotren izenpean batzen ditu.[5]

Egun, enpresaren zerbitzu ezberdinetarako markak Euskotren Trena, Euskotren Tranbia, Euskotren Autobusa eta Euskotren Kargo dira.[6]

Euskotren Trena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Trena»

EuskoTren 2012ko apirila arte tren bidezko bidaiarien garraiorako erabili zen marka komertziala izan zen. Handik aurrera, Eusko Trenbideen marka ezberdinak bateratu ziren eta EuskoTren Euskotren Trena izatera pasa zen.

Euskotrenen sarea

Euskotren Trenak ustiatutako lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
ET1dicono.png Bilbo-Atxuri - Ermua Durangaldea Martxan 44,900 km 16
ET1ticono.png Ermua - Eibar - Azitain Tranbia Eibar-Ermua Martxan XX km 8
ET1kicono.png Ermua - Donostia-Amara Kostaldea Martxan 63,000 km 18
ET2icono.png Lasarte-Oria - Hendaia Topoa / Donostialdeko metroa Martxan 28,900 km 19
ET3icono.png Bilbo-Atxuri - Bermeo Urdaibai Martxan 48,900 km 20
ET4icono.png Bilbo-Zazpi Kaleak - Lezama Txorierri Martxan 15,800 km 11
ET5icono.png Escontrilla - Larreineta Larreinetako Funikularra Martxan 1,198 km 2
ET6icono.png Lasao-Azpeitia - Azpeitia Lurrunezko Trena Martxan 4,000 km 2
Mb3icono.png Etxebarri-Norte - Matiko Bilboko Metroaren 3. linea Eraikitzen 5,885 km 7
Mb3icono.png» Matiko - Aireportua Loiuko aireportuarekin trenbide lotura Eraikitzen 6,576 km 4
GUZTIRA 181,067 km(*) 80(*)

(*) Bi lineak edo gehiagok partekatzen dituzten geltoki eta kilometroak behin zenbatzen dira. Adibidez, Bilbo-Atxuri - Lemoa tartea bat bera dute 1., 1D eta 3. lineek.

Euskotren Tranbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Tranbia»

EuskoTran tranbia zerbitzuak eskaintzeko marka komertziala izan zen 2012ko apirila arte. Handik aurrera Eusko Trenbideen markak bateratu zituzten, eta lehen EuskoTran zena Euskotren Tranbia izatera igaro zen.

Euskotrenen marka komertzial berriak Bilboko tranbian sartu ziren lehen aldiz, 2012ko apirilaren 25ean izan zen linearen luzapena aprobetxatuta. Basurtuko Ospitalea eta La Casillako tarte berria martxan jartzearekin batera, informazio material grafikoa berritu zen, marka berria erabiliz.[7]

Euskotren Tranbiak ustiatutako lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linea Geltoki buruak Izena Egoera Luzera Geltokiak
ETaicono.png Bilbo-Atxuri - La Casilla Bilboko Tranbia Martxan 5,570 km 14
ETooicono.png Angulema - Ibaiondo Gasteizko Tranbia Martxan 4,967 km 12
EToooicono.png Angulema - Abetxuko Gasteizko Tranbia Martxan 5,685 km 14
GUZTIRA 13,537 km(*) 34(*)

(*) Bi lineak edo gehiagok partekatzen dituzten geltoki eta kilometroak behin zenbatzen dira.

Euskotren Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Autobusa»

Oro har, Bizkaiko hiri-arteko autobus lineak Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaibus zerbitzuak kudeatzen ditu. Gipuzkoan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurraldebus enpresak.

Euskotren Kargo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskotren Kargo»

EuskoKargo 2007an jaio zen, tren bidezko zama garraioak ustiatzeko, eta 2012tik aurrera EuskoTren Kargo izenez ezagutzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eusko Trenbideak Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]