Eusko abertzaletasun
| Orri honen izenburua, Eusko abertzaletasun, eztabaidan dago. Ordezko izenburutzat, hau proposatu da: Euskal nazionalismo. Ikus ezazu dagokion eztabaida orria |
| Artikulu hau edo atal hau «Euskal nazionalismo» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
| Artikulu hau serie honen zatia da: Eusko abertzaletasuna |
|
|
|
Oinarrizko kontzeptuak
|
|
Alderdi politikoak
|
|
Sindikatuak
|
|
Gizarte-eragileak
|
|
Talde armatuak
|
|
Eusko abertzale ospetsuak
|
|
Gertuko kontzeptuak
|
Eusko abertzaletsuna Euskal Herriaren aldeko politika, kultura eta gizarte mugimendu eta ideologia abertzale bat da. Bere barnean pentsamolde ugari daude: independentismoa, nazionalismoa, subiranismoa, erregionalismoa edota autonomismoa. Baina pentsamolde guzti hauek gauza esaldi batean bat datoz: Euskal Herria euskaldunen eta euskotarren aberria dela, hortik abertzale izendapena.
Eduki-taula |
[aldatu] Oinarria
Abertzale hitzak, berriz, «aberria maite duena, aberriaren alde saiatzen edo borrokatzen dena» esan nahi du.[1] Nahiz eta abertzale hitzak edozein aberriren zaleak izendatzeko balio duen,[2] besterik zehazten ez bada, aberritzat Euskal Herria dutenak izaten ditu aipagai, gehienetan.
[aldatu] Izena
Historian, zein aberritako abertzale ziren bereizteko, Euskal Herriaren abertzaleek eusko abertzale terminoa erabili dute, jeltzaleek ez ezik (Sabino Arana Goiriren garaitik), baita ezker abertzalekoek ere (ikus, adibidez, Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren izena bera).
Esanahi horrekin berarekin euskal abertzale erabiltzen da gaur egun,[3] segur aski EAJk Eusko Abertzaleak izena erregistratu zuelako, 1980ko hamarkadan, eta ordezkaritza duen hainbat tokitan bere hautetsien taldeak izendatzeko erabiltzen duelako.[4] Eusko Alkartasuna ere saiatu zen izen hori bereganatzen, baina EAJ aurreratu zitzaion.[5] Gerora, bi alderdi politikoak koalizioan aritu zirenean, Gipuzkoan elkarrekin erabili zuten izen hori, 2001ean.[6] Nolanahi ere, badirudi azkenaldian ezker abertzaleak uko egin diola eusko abertzale izenari (Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren izenean izan ezik), nahita edo Espainiako legeak horretara bultzatuta. Izan ere, Espainiako legeak gaztelaniazko izen generikoak erregistratzea galarazten duen arren (edonork izen horiek libre erabiltzeko aukera izan dezan), ez ditu berdin babesten gainerako hizkuntza ofizialak.
Bestetik, maila akademikoan erabiliagoa da euskal nazionalismoa forma[7][8], ziur aski nazioartean nazionalismo kontzeptua erabili ohi delako nazionalismoari buruzko ikasketetan (maiz, ingelesez: nationalism studies).
[aldatu] Izana
Eusko abertzaletasunak, oinarrian, Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzen du. Era berean, eta maila ezberdinetan bada ere (maila sinbolikotik independentzia proposamenetaraino), Euskal Herriaren lurralde batasuna aldezten du, Euskal Herriaren lurralde eremua zehaztean terminoaren usadiozko definizioa hartuta.[9]
Euskal Herrian, hainbat erakunde politikori deitzen zaie abertzale (eusko abertzale esanahiarekin): Abertzaleen Batasunari, Aralarri, Batasunari, Bilduri, EH Bairi, Eusko Abertzale Ekintzari, Eusko Alkartasunari, Euzko Alderdi Jeltzaleari, NaBairi, eta abarri.
Alderdi politikoez harago, abertzaletasunak eragin handia du Euskal Herriko gizarte eragile nahiz erakundeetan.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ «abertzale» sarrera, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan.
- ↑ Halaxe ageri da gaur egungo hiztegi guztietan: Euskalterm terminologia bankuan, Elhuyar hiztegian, Zehazki hiztegian, 3000 Hiztegian, Labayru hiztegian.
- ↑ Etimologikoki, «euskararen abertzale» esanahia du.
- ↑ EAJk Eusko Abertzaleak izeneko taldeak sortu ditu, konparazio batera, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Portugaleteko Udalean eta Eusko Legebiltzarrean.
- ↑ Imanol Murua Uria: «Hura bai haustura», Berria, 2006-09-02.
- ↑ «La Junta Electoral del País Vasco deja sin espacios públicos gratuitos a PNV-EA, por no presentarse en las tres provincias vascas como una única coalición. En Vizcaya y Álava se presentan bajo la denominación PNV-EA, y en Guipúzcoa concurren bajo el nombre PNV-EA-Eusko Abertzaleak, a fin de que los dos partidos puedan formar posteriormente dos grupos parlamentarios propios.» Espainiako Barne Arazoetako Ministerioaren web orria, 2001eko apirileko albisteei buruzkoa, 2010-07-08an hartua.
- ↑ EHUn euskal nazionalismoari buruzko masterrak izen hori du: Euskal nazionalismoa XXI. mendean
- ↑ Nazionalismoari buruzko artikulu batzuk Uztaron, tartean euskal nazionalismoari buruzkoak
- ↑ «Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena». Euskaltzaindia, 137. araua («Euskal Herria izena»).
[aldatu] Kanpo loturak
- Abertzaletasuna krisian mahai-ingurua, Argia astekariak antolatua: testua eta bideoa.
- Abertzaletasuna Araban mahai-ingurua, Argia astekariak antolatua: testua.
- Euskal nazionalismoari buruzko ikasketak EHUn