Euskobarometroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euskobarometroa Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa talde batek burututako inkesta soziologikoen seriea da. Inkesta hauek 1995etik aurrera seihilean behin egiten dira, eta zuzendaria Francisco Llera EHUko Politika Zientziako katedraduna da.

Euskobarometroan Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen iritzi publikoa aztertzen da; inkestetan zehazki boto aukerak, nazio identiatea, autogobernuari buruzko jarrerak, independentismoaren indarra eta borroka armatuarekiko posizioa bezalako gaiei buruzko galderak eginez.

Inkestak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEko 10 herritarretik 6k independentziari buruzko kontsulta egitea nahi zuten eta galdeketa horretan 'baietza' (% 35) eta 'ezetza' (% 34) pareko geratuko zen[1]. Bestalde, EAJk irabaziko lituzke 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, indarrez sartuko litzateke Ahal Dugu, bigarren lekuan, eta jeltzaleengandik eserleku pare batera eta EH Bildu hirugarren indarra litzateke[2].

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]