Euskoiberismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Esteban Garibai: lehendabiziko euskoiberista izan zen, Julio Caro Barojaren iritzira[1]

Euskoiberismoa euskararen jatorria azaltzeko asmoz euskara eta iberiera ahaidetzat jotzen dituen teoria da. Teoria horren aldekoei euskoiberista deritze. Gaur egungo euskalariek bazterturiko teoria da.

Euskara eta iberiera hizkuntza eremuen hurbiltasunak eta biak aurreindoeuroparrak izateak bide eman zuten hizkuntza bera zirela edo ahaideak zirela pentsatzera. Luzaro iraun duen teoria da (Esteban Garibai, Arnaud Oihenart, Manuel Larramendi, Wilhelm von Humboldt, Hugo Schuchardt eta abar), baina XX. mendeko hizkuntzalariek guztiz baztertzekoa zela erakutsi zuten argi eta garbi. Hala ere, gaur egun, hizkuntzalaritza historikoan adituak ez diren hainbatek oraindik eusten diote teoria horri.

Iberieraren eta euskararen arteko hitz batzuk antzekoak dira.

Iberiera Euskara
Abar Adar
Adin Adin
Bios Bihotz
Biskar Bizkar
Biur Bihur
Cais Gaitz
Hisca Neska
Ildun Ilun
Iliberris Hiri berri
Nabar Nabar

Nahiz eta iberieraren sintaxia eta gramatika eta euskararenak antzekoak izan, kontuan izan behar dugu euskara erabiliz ez dela lortu iberierazko inskripzioak itzultzea. Eta itzuli den apurrak euskara eta iberiera erabat hizkuntza desberdinak direla erakutsi du.

Iberiar eta euskal hitzen artean badira antzekotasunak, baina horien arrazoia ez datza jatorri komun batean, baizik eta euskarak eta iberierak —auzo hizkuntzak zirenez— beren artean trukaturiko hitzetan eta bestelako hizkuntza baliabideetan.

[aldatu] Erreferentziak

  1. Caro Baroja, Julio (1982) Sobre la lengua vasca y el vascoiberismo, Donostia, ISBN 84-7148-052-2.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak