EuskoTren
EuskoTren Eusko Trenbideak - Ferrocarriles Vascos S.A. enpresaren marka komertzial bat da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare batzuetan tren zerbitzuak eskaintzen ditu. Trenbide sareak Euskal Trenbide Sareak kudeatzen ditu. Beste marka komertzialak EuskoTran eta EuskoKargo dira, eta Euskadiko tranbien ustiapenez eta tren bidezko zama garraioez arduratzen dira, hurrenez hurren.
EuskoTren 1979. urtean sortu zen eta antzina Ferrocarriles Vascos konpainia publikoak ustiatzen zituen trenbideak Eusko Jaurlaritzari eman zizkion Espainiako gobernuak. Gipuzkoa eta Bizkaia inguruan dauzka trenbide sareak, eta baita Lapurdin ere, Topoa Hendaiara iristen baita. 1995ean Bilboko metroa martxan jartzearekin batera, Plentziatik Erandiorako tartea ustiatzeari utzi zion, trenbide sare zatia Metro Bilbao S.A. enpresari eman ziola.
Trenbide lineez gain EuskoTrenek autobus lineak ere baditu, adibidez Bilbo eta Azkorriko hondartza batzen dituena.
Eduki-taula |
[aldatu] Trenbideak
EuskoTrenek tren linea ugari ustiatzen ditu, guztira 181,07 kilometroko luzeerarekin. Hauetatik, 176 kilometro elektrifikaturik daude eta 4,51 kilometro elektrifikatu gabe. Azken hauek Burdinbidearen Euskal Museoan, Azpeitia-Lasao lurrunezko baporezko trenari dagozkie.
Lineak honakoak dira:
| Bilbo-Atxuri - Ermua | Durangaldea | |
| Bilbo-Atxuri - Donostia-Amara | Kostaldea | |
| Ermua - Eibar - Azitain | Tranbia Eibar-Ermua | |
| Lasarte Oria - Hendaia | Topoa | |
| Bilbo-Atxuri - Bermeo | Urdaibai | |
| Bilbo-Deustu - Lezama | Txorierri | |
| Escontrilla - La Reineta | Larreinetako Funikularra | |
| Lasao - Azpeitia | Lurrunezko Trena | |
| Matiko - Aireportua | Loiuko aireportuarekin lotura (Eraikitzen) |
[aldatu] Material mugikorra
-Egun erabiliak:
- 3500 seriea: Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineak.
- 200 seriea: Bilbo-Plentzia linearako eskuratuak. Honako hau Metro Bilbaori eman zitzaionetik Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatan aritzen da.
- 300 seriea: Bilbo-Lezama eta Bilbo-Donostia-Hendaia linean, bigarren honetan Eskualdeko zerbitzuak betetzen dituelarik.
[aldatu] Zerbitzuari eginiko hobespenak
Eusko Jaurlaritzak tren zerbitzua hobetu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoan, horretarako inbertsio handiak egingo dira hurrengo urteotan.
Bizkaian, Durango erdigunea zeharkatzen duen trenbidea lurperatu eta geltoki berria eraikiko da. Geltokiarekin batera Euskotrenen egoitza nagusia eraikiko da Durangoko herrian Zaha Hadid arkitektuaren proiektu baten bitartez. Horrez gain, trenbide bikoitza jarriko da Zornotzatik Zaldibarrerako tartean, horrekin batera tren frekuentzia handiagoak ezarri ahal izango direlarik.
Bilbora Atxuritik sartzen den trenbidea desbideratua izango da, horrela Bilboko iparreko auzoetatik lurpeko trenbide berri bat eraikiko da Bilboko metroaren hirugarren linea. Zerbitzua Euskotrenek kudeatuko du ez Metro Bilbao enpresak, dena den, egongo diren frekuentziak metroarenaren antzekoak izango dira. Trenbide honekin batera Bilboko aireportura luzatuko da trena.
Gipuzkoan, Deba Garaiko udalerriak batuko dituen tranbia zerbitzua ezartzea aztertzen ari da EuskoTren. Bestalde orain dela hamarkada batzuk funtzionatzeari utzi zion Urolako trena berrezartzea ere aztertzen ari da. Bilbo/Donostia Linean geltoki berria eraiki da Amara - Donostia eta Añorga geltokien artean, Lugaritz - Donostia izenekoa.
[aldatu] Lanak
Euskal Trenbide Sarea (ETS-RFV) ondorengo lanak egiten ari da:
- Geltoki berria Lemoan.
- Amorebieta-Euba zatia, eta Euban geltoki berria.
- Durango-Abadiño, zati hau lurperatze-lanetan dago eta ondorioz, lurpeko geltokia egingo da.
- Orion geltoki berria eraiki eta trenbideen bitan banatzea.
- Eibarren geraleku berria eraiki eta trenbideen bitan banatzea.
[aldatu] Autobusa
Bizkaian Euskotrenek linea bat dauka Bilbo eskuinaldean, linea hau Bizkaibus erakunde publikoaren barnean sarturik dago eta Creditrans txartela erabil daiteke bidaiatzeko. Gipuzkoan Deba Beherean, Urolan eta kostaldean dauka autobus zerbitzua. Horrez gain, Bilbotik Donostiarako tren zerbitzuarekiko osagarria den autobus linea bat dago.
[aldatu] Euskotrenen autobus lineak
- Zumaia - Zumarragako Ospitalea
- Azkoitia - Tolosa
- Azkoitia - Zarautz
- Zumaia - Zarautz - Donostia
- Orio - Aia
- Deba - Itziar
- Mallabia - Ondarroa - Deba (Itziar)
- Azpeitia - Ermua
- Soraluze - Mendaroko Ospitalea
- Eibar - Elgeta
- Azitain - Amaña (Eibargo Udalbusa)
- Eibar - Arrate
- Eibar - Elgoibar Express
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Euskotrenen webgune ofiziala
|
|||||||||||||||||||