Eutsi!
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Urtea | 2007 | |
| Estreinaldia | 2007 martxoaren 9 | |
| Generoa | Komedia | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 90 min. | |
| Banatzailea | Barton Films | |
| Zuzendaria | ||
| Alberto Gorritiberea | ||
| Ekoizleak | ||
| Asier Bilbao | ||
| Gidoilariak | ||
| Unai Iturriaga eta Alberto Gorritiberea | ||
| Aktoreak | ||
| Anjel Alkain Asier Hormaza Oihana Maritorena |
||
| Musikagileak | ||
| Bingen Mendizabal | ||
| Argazkilariak | ||
| Javier Agirre | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| euskara | ||
| Webgunea | ||
| [www.eutsi.eu] | ||
Eutsi! 2007. urtean, Alberto Gorritiberearen zuzendaritzapean egindako euskarazko filma da. Protagonistak Anjel Alkain, Asier Hormaza eta Oihana Maritorena aktoreak dira. Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoitzia Donostia eta Oarsoaldean. Azken urteetan grabatutako hirugarren euskarazko filmea da Aupa Etxebeste! eta Kutsidazu bidea, Ixabelen ondoren.
90 minutuko iraupena eta euskaraz grabatutako eta gazteleraz azpititulaturiko filmea dugu. Estreinatutako asteburuan (2007ko martxoaren 9a) Gipuzkoako filmerik ikusiena izan zen, baita ere Hego Euskal Herriko bigarrena.
Eduki-taula |
[aldatu] Sinopsia
Kepa (Anjel Alkain) eta Martin (Asier Hormaza), enpresa berdinean lan egiten duten txikitatik lagunak dira. Enpresa honek duela bi urtetik lan-gatazka batean dago murgildurik eta enpresa atzerrira eramango dutela ematen du. Biek arazoa ikuspuntu ezberdinez ikusten dute eta beraien laguntasuna arriskuan jartzen denean, abentura berdineruntz abiatzen dira: Beraien lan-kexuak Frantziako Tourreko etapa batera eramatea; Piriniotako etapa batera. Bidaia, Zuriñe izeneko kazetari atzegin batekin egingo dute (Oihana Maritorena).
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
| Zuzendaritza | Alberto Gorritiberea |
| Gidoia | Unai Iturriaga eta Alberto Gorritiberea |
| Ekoizlea | Asier Bilbao |
| Musika | Bingen Mendizabal |
| Argazki Zuzendaria | Javier Agirre |
| Muntaia | Enara Goikoetxea |
| Makillajea | Eva Alfonso |
| Jantziteria | Atoya Arandigoyen |
| Zuzeneko soinua | Pablo Bueno |
| Soinu editorea | Imanol Alberdi |
| Ekoizleak: | Irusoin eta Baleuko |
| Babesleak | Eusko Jaurlaritza, Akitania-Euskadi, ICAA eta ETB |
| Bilkina | 109.020,85 € [1] |
| Ikusle | 22.957 [2] |
[aldatu] Pertsonaiak
- Anjel Alkain: Kepa
- Asier Hormaza: Martin
- Oihana Maritorena: Zuriñe
- Nagore Aranburu: Maria
- Kandido Uranga: Xanti
- Jokin Oregi: Iñigo
- Iñaki Rikerte: Xabier
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Eutsi!ren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Pelikula Internet Movie Databasean