Euzkadi

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euzkadi Sabino Aranak euskal lurraldeak izendatzeko sortutako hitza da. Euzkadi, horrela, Euskal Herriko 7 herrialdeei emaniko izena da: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa. Sabino Aranak pentsatu zuen euskara eguzki hitzetik zetorrela eta, horregatik, Euzkadi sortu zuen, eguzkiaren "z"-rekin, alegia.

Euzkadi hitzaren sortzaile Sabino Arana.

Hala ere, esan beharra dago Eusebio Maria Azkuek idatzitako eta argitaratu gabeko olerki batek Euzkadia duela izenburu. Olerkia 1862ko martxoan idatzia izan zen, Arana jaio baino 3 urte lehenago[1].

Eduki-taula

[aldatu] Sorrera eta erabilera

Sortu eta gutxira, terminoak nahikoa arrakasta izan zuen abertzaleen artean, kontuan hartuta termino berria zela euskal lurraldeak deitzeko erabiltzen ziren Euskal Herria historikoa, Euskadi edota Euskariarekin alderatuz. Antza, Sabino Aranak gehien erabiltzen zen Euskal Herria (edo Euskalerria) terminoa ez erabiltzea erabaki zuen hitz horrek euskararen lurraldea izendatzeko soilik balio zuela uste zuelako (hau da, momentu historiko horretan euskara hedatzen zen lurraldea). Horrela, Euskal Herria termino kulturala zen bezala, Euzkadi termino politikoa zen.

1936an sortutako euskal gobernu autonomoak Euzkadi terminoa erabili zuen teorian Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba bilduko zituen lurralde autonomoa izendatzeko, eta praktikan (Espainiako Gerra Zibila zela eta) Bizkaira eta Gipuzkoara mugatuko zena.

1970eko hamarkadan ere, eta ordura arteko tartean, frankismoaren aurkako oposizio abertzale eta ezkertiarrak (PSOE, EPK, errepublikarrak...) Euzkadi terminoa erabiltzen jarraitu zuen.

[aldatu] Gaur egungo erabilera

1970eko eta, batez ere, 1980ko hamarkadatik aurrera, Euzkadi terminoa geroz eta gutxiago erabiltzen hasi zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hedatutako administrazio autonomikoak, adibidez, Euskadi terminoa hobetsi zuen. Hamarkada horren bukaeran, gainera, Ezker Abertzaleak Euskal Herria erabiltzeari ekin zion, Euskadik suposatzen zuen ustezko hiru lurraldeen irudikapenaren kontraposizio gisa.

Gaur egun, Euzko Alderdi Jeltzaleak erabiltzen du, batik bat, Euzkadi hitza bere dokumentu batzuetan, diskurtso publikoan Euskadi hobetsiz.

[aldatu] Beste erabilerak

Hainbat abestitan agertzen da Euzkadi, Gora ta gora kantuan adibidez.

[aldatu] Erreferentziak

  1. "Los supuestos precedentes de los vocablos <<Euzkadi>> y <<Euskaria>>" izeneko artikulua euskomedia.org webgunean

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak