Euzkadi (egunkaria)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Euzkadi 1913ko otsailaren 1ean kaleratzen hasi zen egunkari abertzale eta elebiduna izan zen[1].

Bi denboralditan Bilboko Posta kalean argitaratu zen. Lehenbizikoan, 1913tik Primo de Riveraren diktadura ezarri arte, Comunión Nacionalista Vasca alderdiak argitaratu zuen, eta Evaristo Bustintza Kirikiño izan zen euskal atalaren zuzendaria[1]. Bigarrenean, 1931ko urtarrila eta 1937ko ekaina bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak argitaratu zuen. Maiztasuna irregularra izan zuen sei urteko ibilbidean, eta sarritan ez zen egunero-egunero atera. Bigarren denboraldi honetan, Euzkadin, beste askoren artean, Lauaxeta eta Orixek idatzi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]