Eusko Abendaren Ereserkia

Wikipedia(e)tik
(Euzko Abendaren Ereserkijatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eusko Abendaren Ereserkia
Flag of the Basque Country.svg
Herrialdea Euskal HerriaEuskal Herria
Beste izendapenak Gora ta Gora
Euzko Abendaren Ereserkija
Euskadiko ereserkia
Hitzak Sabin Arana
Musika Doinu herrikoia
Onarpen data Lehen aldiz, 1936ko urrian
Bigarren aldiz, 1983ko apirilaren 14a
Multimedia "Eusko Abendaren Ereserkia" ereserkiaren bideoa ikusi eta entzuteko sakatu hemen

Eusko Abendaren ereserkia (Euskadiko ereserkia, orobat Gora ta Gora deitua; jatorrizko izena, Euzko Abendaren Ereserkija) antzina dantza ekitaldiei hasiera eman aurretik jotzen zen doinua da. Hitzak berriagoak dira, Sabin Aranak sortu eta idatziak. 1983ko apirilaren 14an, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko ereserki ofizialtzat onartu zuen doinu hau. Hala eta guztiz ere, jende asko horren kontra azaldu zen, Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola nahiago baitzuten ereserkitzat.

[aldatu] Gora ta Gora

Sabin Aranak antzinako doinu hari egokitutako letra konposatu zuen, Gora ta Gora Euzko Alderdi Jeltzalearen ereserkia sortzeko. Gora ta Gora izenburua, bere lehen estrofako hitzengatik hartu zuen.

Gora ta Gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari.
Areitz bat Bizkaian da
Zar, sendo, zindo
bera ta bere lagia lakua
Areitz gainean dogu
gurutza deuna
beti geure goi buru
Abestu gora Euskadi
aintza ta aintza
bere goiko Jaun Onari

[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak