Euzko Gaztedi
| Siglak: | EGI |
|---|---|
| Alderdia: | EAJren gazte taldea |
| Sorrera: | 1904 |
| Ideologia: | Abertzalea |
| Ereserkia: | Euzko Abendaren Ereserkia |
| Europa: | Europako Alderdi Demokrata (Europako Alderdi Demokrataren Gazteak) |
| Eremua: | |
| Egoitzak: | Gipuzkoa: Hernani kalea 15, 20004 DONOSTIA Bizkaia: |
| Afiliatuak: | 3000 |
| Koloreak: | Gorri eta Berdea |
| Egoera: | Aktiboak |
| Webgunea: | www.euzkogaztedi.org |
Euzko Gaztedi-EGI EAJren gazte erakundea da. EGIk bere burua honela jotzen du:
Gizakiaren onurarako diren mugimendu guztien aldekoak. Haien lan eremua gazteria izanik Euzkadi edo Euskal Herriaren subirautzaren berreskuratzea dute helburu. Europearrak izatearekin batera bakea, tolerantzia eta giza eskubideei errespetua nagusi diren markoa nahi dute.
Hainbat elkarte daude EGIrekin lotura daukatenak:
- Lurgorri Ikasle Elkartea, ikasle sindikatua.
- Gogorregi, Bilboko konpartsa.
- Gaztetxoak, aisialdi taldea.
- Gaztepolis
- Ausartu Euskaraz, talde kulturala.
Eduki-taula |
Historia[aldatu]
Euzko Gaztedi-Juventud Vasca Bilbon sortu zen 1904-ko Otsailaren 14an, Sabin Arana EAJ eta Euzko Abertzaletasunaren sortzailearen heriotzaren hiru hilabete garrenean. EGIren sorreraren arrazoia, Sabin Aranak sortutako abertzaletasuna eta askatasun ideiak hedatzen jarraitzea izan zen.
Bere sorreran Euzkadiren askatasunaren alde lanegiteko prest zeuden 400 kide zituen, eta honek erakunde hau abertzaletasunaren aldeko taldeen artean postu nagusian jarri zuen, estatu espainarrean gudazibila hasi arte.
Handik aurrera gazte gehienek guda hartan borrokatu zuten baina orduan ere, Eusko Gaztedik euskotar gazteen artean agertzen jarraitu zuen nahiz eta guda ostean egin zuen talde honek bere lanik nagusiena. Gaur egun existitzen den Euzko Gaztedi Venezuelan sortu zen.
Orduko atzerriratutako gazteak izan ziren askatasun handiagoa edukitzean, euskal erresistentziaren egitura antolatzen hasi zirenak. 1960an gazteentzako eta gazteen ideiak eta ekintzak azaltzeko aldizkari bat atera zen, GUDARI aldizkaria. Aldizkari honek informazio emanez, barne eta kanpoko erresistentziaren artean hartuemonak handitzeko funtzioa zuen, baina ikusiaz honekin ez zela nahikoa, eta beste gazte talde politikoetatik desberdintzea derrigorrezkoa zela, gazte abertzale haiek sigla batzuk atera zituzten. EGI siglak.
Bazegoen jadanik gazte guztiek helburu batean hau da, Euzkadiko askatasuna lortzean, batzen zituen izen bat, baina derrigorrezkoa zen izenaz aparte sinboloren bat, EGIk ateratzen zuen propagandan agertzeko. Horrela Juan Queralti (“Momento” aldizkari Venezolanarren ilustratzailea eta katalan abertzalea izategatik atzerriratutakoa) eskatu zitzaion sinbolo hura egiteko, aurreko gudari belaunaldiak, hurrengoari ematen zien testiguaren ideia isladatu behar zuela esanez. Horrela Queraltik Picassoren Gernikatik atera zuen zuzia, EGIren sinbolo bihurtu zen. Ordutik aurrera, EGIren giza eta politika ekintzak garrantzi handiagoa hartuz doaz bere militante kopurua ere handituz doalarik.
EGIren ekintzak gehitu egiten dira, argi eta garbi esanez, herri honek ez zuela inoiz onartuko espainiar estatuaren zapalkuntzarik. Momentu garrantzitsu bat “Malatoekintza” izan zen, Burgosko Katedraleko punturik altuenean ikurriña bat jarriaz Hispanitate egunean, eta berriro ere Euzkadi nazio aske dela gogoratuz. Ezin dugu ahaztu ordurako EGIk Europako beste nazioarteko gazte abertzaleekin bazituela hartuemanak gaur egun ere jarraitzen dutenak.
1975an Franco hil zen eta EGI indar handiagoz agertu zen, bere abertzaletasun iritziak emanez. Orduko urteetan gazte asko atxilotuak izan ziren Euzkadi zer zen azaldu zutelako. Urte gogorrak izan ziren gazte askok torturak eta heriotzak jasan zituztelarik. Diktadura eta hurrengo urteetan estatu espainolak sortutako indarkeria jasan zuten gazteak asko izan ziren.
EGIko kide ohiak[aldatu]
- Abaunza, Asier
- Anasagasti, Iñaki
- Arambarri, Asier
- Berriozabal, Jonel
- Bilbao, Jose Luis
- Caridad, Leire
- Corrales, Leire
- Egibar, Joseba
- Egileor, Manuel
- Gallastegi, Elias
- Goya, Eneko
- Gerenabarrena, Iñaki
- Idigoras, Jon
- Imaz, Josu Jon
- Olano, Markel
- Saez, Garbiñe
- Urkullu, Iñigo
Barne antolakuntza[aldatu]
EGIren barne antolakuntza EAJren antzekoa da, nahiz eta erakunde autonoma izan EGIkideak 16 eta 30 urte arteko alderdikideak dira.
Erakundea asanblearioa da hiru mailatan funtzionatu izan du: udal, herrialde eta aberri mailan. Horrela izanda, erabakiak hartzeko prozesua, alderdiaren oinarrietatik bururako bidea hartzen du. Uri Buru Batzarretatik, Herrialde Buru Batzarrera eta azkenik, Aberri Batzarrera.
Lan egiteko prozesu hau, berdin ematen da alderdiaren arlo guztietan . Antolaketaren zabalkundea ere bada , beste ezaugarrienetariko bat.
Egoitzak[aldatu]
- EGI Araba
Abendaño, 26 01008-Gasteiz (Araba)
- EGI Bizkaia
Sabin Etxea Ibáñez de Bilbao,16 48001-Bilbao (Bizkaia)
- EGI Gipuzkoa
Hernani 15 20004-DONOSTIA (GIPUZKOA)
- EGI Iparralde:
25, Thiers karrika 64100-Baiona
- EGI Nafarroa
Zapatería, 50 31080-Iruñea (Nafarroa)
Nazioarteko harremanak[aldatu]
- JNC Joventut Nacionalista de Catalunya CDC alderdiaren ren gazte erakundea (Katalunia)
- UdJ Unió de Joves UDC alderdiaren ren gazte erakundea (Katalunia)
- Galiza Nova BNG alderdiaren ren gazte erakundea (Galiza)
- Europako Alderdi Demokrataren gazte taldearen sortzaileak (EDPY-JPDE) Europa
Urteko Ekitaldiak[aldatu]
- Mintegiak
- Jardunaldiak
- Udako unibertsitateak
- EGI EGUNA. Aberri Egunaren aurreko asteburuan EGIren urteko kanpaldia.
- Alderdi Egunaren kanpaldia.
- EGIko Plaza (Bizkaian) = Kirolak+politika+jaia
- Txangoak
Gogorregi Konpartsa bilboko aste nagusian
Kanpo loturak (eta iturriak)[aldatu]
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez) Euzko Gaztedi-EGIren webgune ofiziala
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Alderdi Egunaren kanpaldirako webgunea
- (Euskaraz) Bizkaiko EGIren webgunea
- (Euskaraz) Goierriko EGIren webgunea
- (Euskaraz)(Frantsesez) Iparraldeko EGIren bloga
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Bilboko EGIren bloga
- Pegatinak
- Bideoak
- EGIren estatutuak
- IV Bilera Nagusiaren ponentziak
Ikus, gainera[aldatu]
| Euskal Herriko gazte erakunde politikoak | ||
|---|---|---|
| Euzko Gaztedi • Gazte Abertzaleak • Gazte Komunistak • Iratzarri • Jeunes Actifs • Jeunes Démocrates • Jóvenes Demócratas de Navarra • JSE-Egaz • Juventudes Navarras • Mouvement des Jeunes Communistes • Mouvement des Jeunes Socialistes • Nafarroako Gazte Sozialistak • Nuevas Generaciones del País Vasco • Segi | ||