Evander Holyfield
Evander Holyfield 2007an. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Evander Holyfield | |
| Ezizena | Real Deal ("Benetako Erronka") The Warrior ("Gerlaria") |
|
| Jaio | 1962ko urriaren 19a (50 urte) |
|
(Estatu Batuak) |
||
| Webgunea | www.evanderholyfield.com http://www.evanderholyfield.com/ www.evanderholyfield.com | |
Evander Holyfield (Atmore, Alabama, 1962ko urriaren 19a -) estatubatuar pisu astuneko boxeolari profesionala da, hainbat alditan munduko pisu astunetako boxeo txapelduna izan dena. Pisu astunetan munduko txapeldun hiru aldiz izandako bigarren boxeolaria da; Muhammad Ali izan zen lehena.
Biografia [aldatu]
Profesional gisa 1984an hasi zen. 1990ean, James Buster Douglas mendean hartuta, munduko txapeldun geratu zen. Titulua hiru aldiz defendatu ondoren, Riddick Bowek kendu zion, 1992an. Hurrengo urtean berreskuratu zuen atzera, kendu zionari berari irabazita. Berriro galdu zuen 1994an, Michael Moorerren aurkako borrokaldian.
Hogeita hamalau urterekin, berriro ekin zion pisu astunetako titulua lortzeko prestatze-lanari. Orduko txapelduna, zaletuen gogokoena, Mike Tyson zen. Denen harridurarako, Holyfieldek seigarren borrokaldian menderatu zuen Tyson. Holyfield eta Tyson berriro jarri ziren aurrez aurre 1997ko ekainean; borrokaldietako batean, baina, Tysonek hozka egin zion Holyfieldi belarrian (aurretik Holyfieldek Tysoni buruarekin hainbat alditan kolpatu zuen), eta, borroka galtzeaz gainera, boxeatzeko baimena kendu zioten Tysoni denboraldi baterako. Tysonek Holyfieldi barkamena eskatu zion eta azkenik handik urte batzuetara Holyfieldek Tysoni barkatzen ziola iragarri zuen.
Bere ibilbidean zehar maila bikaineko boxeolariekin lehiatu izan da, horien artean Lennox Lewis, Chris Byrd, Sultan Ibragimov, Nikolay Valuev, Francois Botha eta Mike Tyson.
Kanpo loturak [aldatu]
- Evander Holyfield boxeolariaren webgunea (Ingelesez)
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.