Evelyn Pielou
Evelyn Chrystalla Pielou (Bognor Regis, Ingalaterra, 1924 -) britainiar zientzialaria da.
[aldatu] Biografia
Londresko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta, Biologiako Doktoregoa eskuratu ondoren, irakaslea izan zen Dalhousieko eta Lethbridgeko unibertsitateetan.
Pielouk garrantzi handiko ekarpenak egin ditu ekologia matematikoaren esparruan, eta jakintza-alor horren aitzindari gisa da ezaguna, hain zuzen ere.
Hainbat liburu idatzi ditu bere ikergaiari buruz, hala nola Introduction to Mathematical Ecology (1969), Population and Community Ecology (1974), Ecological Diversity (1975), Mathematical Ecology (1977), Interpretation of Ecological Data (1984) eta After the Ice Age (1991).
Zenbait sari eskuratu ditu, besteak beste, Ekologista Apartaren Saria, Amerikako Ekologia Elkartearen eskutik 1986an, eta Ekologista Estatistiko Bikainaren Saria, Ekologiako Nazioarteko Biltzarraren eskutik 1990ean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.