Barrendegi
Geografia politikoan, barrendegia lurralde arrotz bakar batez erabat inguraturik dagoen lurraldeari deritzo. Inguruko lurren agintea duen herrialdearen ikuspegitik, enklabea da; eta barrendegiko lurren agintea duen baina bere gainerako lurraldea barrendegiaren alboan ez duen herrialde baten ikuspegitik, berriz, esklabea da.
Definizioa [aldatu]
Oro har, barrendegia da beste lurralde administratibo batez inguraturik dagoen lurraldea, dela distritua, dela udalerria, dela probintzia, dela herrialdea, dela estatua... Esate baterako, Trebiñu Gaztela eta Leongo barrendegia da, nahiz eta Araban egon.
Barrendegiak diren estatuak [aldatu]
Subiranoak diren estatuak barrendegiak dira, hots, beste estatu batez guztiz inguratuta daude. Mota honetako hiru estatu daude:
- San Marino errepublika, Italiaren barruan.
- Vatikano Hiria, Erromaren (Italia) barruan.
- Lesotho erresuma, Hegoafrikaren barruan.
Iraganean, Europan baziren mota horretako herrialde gehiago ere.
Euskal Herriko barrendegiak [aldatu]
- Trebiñu: Araban dagoen Burgosen esklabea, bi udalerriz osatua.
- Urduña: Burgos eta Araba artean dagoen Bizkaiaren udalerria.
- Villaverde Turtzioz: Bizkaian dagoen Kantabriaren udalerria.
- Aragoiko Petilla: Zaragoza probintzian dauden Nafarroaren bi barrendegi.
- Samatze: Landetako eta Lapurdiko lurrez inguraturik dagoen Nafarroa Beherearen udalerria.
- Jeztaze: Bearnoko lurrez inguraturik dagoen Zuberoaren udalerria.