Exodus (filma)
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | Exodus | |
| Urtea | 1960 | |
| Estreinaldia | 1960ko abenduaren 15a | |
| Generoa | Drama historikoa | |
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 208 minutu | |
| Aurrekontua | 4.000.000 $ | |
| Banatzailea | Metro-Goldwyn-Mayer United Artists |
|
| Zuzendaria | ||
| Otto Preminger | ||
| Ekoizleak | ||
| Otto Preminger | ||
| Gidoilariak | ||
| Dalton Trumbo Leon Uris |
||
| Aktoreak | ||
| Paul Newman Eva Marie Saint Ralph Richardson |
||
| Musikagileak | ||
| Ernest Gold | ||
| Argazkilariak | ||
| Sam Leavitt | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingelesa | ||
Exodus Otto Preminger zinema zuzendariak 1960an Leon Urisen izen bereko eleberrian oinarrituta egin zuen film estatubatuarra da.
Eduki-taula |
Argumentua[aldatu]
Herri baten berrindartzea eta estatuaren sorrera kontatzen ditu pelikula epiko-historiko honek. Ari ben-Canaan erresistentzia juduko kidea da (Hagana), eta Zipreko errefuxiatu esparruetatik 600 judu aterako ditu Palestinara bidaltzeko. Britaniar tropek bere plana ezagutzen dutenean geldiarazten saiatuko dira, baina ben-Canaan eta bere lagunak egitasmo sendo bat daukate bakarrik: Israelen jaiotza.
Pelikula honetan kontatzen dira, besteak beste, juduen artean zeuden zatiketak (Irgun eta Haganaren artean), britaniarrekin izandako gatazkak eta Israel eta bere auzotar arabiarren arteko gatazkaren lehen urteak.
Sariak[aldatu]
1960ko soinu banda onenari Oscarra irabazi zuen eta beste bi izendapen ere izan zituen: Bigarren mailako aktore onena (Sal Mineo) eta argazkigintza onena (Sam Leavitt).
Aktoreak[aldatu]
- Paul Newman - Ari Ben Canaan
- Eva Marie Saint - Kitty Fremont
- Ralph Richardson - Sutherland jenerala
- Peter Lawford - Caldwell maiorra
- Lee J. Cobb - Barak Ben Canaan
- Sal Mineo - Dov Landau
- John Derek - Taha
- Hugh Griffith - Mandria
- Gregory Ratoff - Lakavitch
- Felix Aylmer - Lieberman doktorea
- David Opatoshu - Akiva Ben-Canaan
- Jill Haworth - Karen
- Marius Goring - Von Storch
- Michael Wager - David
- Victor Maddern - Sarjentua
- George Maharis - Yaov
Kanpo loturak[aldatu]
| Otto Premingerren lanak | ||
|---|---|---|
|
1930eko hamarkadako filmak: Die große Liebe • Under Your Spell • Danger, Love at Work • Kidnapped |
||