Expo '98

Wikipedia, Entziklopedia askea

Expo '98 edo 1998ko Nazioarteko Erakusketa, «Ozeanoak: etorkizunerako ondarea» goiburuarekin egina, Nazioarteko Erakusketen Bulegoak (BIE) antolatutako Nazioarteko Erakusketa Espezializatua izan zen, Lisboan (Portugal) 1998ko maiatzaren 22tik irailaren 30 arte gauzatua.

Itxitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakusketarako, hiriaren ekialdeko mugan dagoen gune bat aukeratu zuten, Tajo ibaiaren ondoan. Hainbat pabilioi eraiki zituzten; gaur egun ere zutik diraute, Parque das Nações eremuan. Parke horretan, Lisboako Ozeanarioa nabarmentzen da, Europako akuario handiena. Metro geltokiak eta trenbide konexioak ditu.

Zifrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

155 herrialdek parte hartu zuten, eta 10.128.204 bisitari jaso zituen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]