Extremadurako fala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Extremadurako fala
Datu orokorrak
Lurralde eremua Espainia
Hiztunak6.000 (zenbatespena)
OfizialtasunaInon ez
EskualdeaJalama ibarra (San Martín de Trevejo, Eljas, Valverde del Fresno)
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
hizkuntza galiziar-portugesak
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3fax
Ethnologuefax
Glottologfala1241
Linguist Listfax
IETFfax

Extremadurako fala, ezagunagoa fala gisa eta Extremadurako galiziera ere deitua, Cácereseko Jalamako ibarrean (Valle de Jálama gaztelaniaz edo Val de Xálima falaz) egiten den mintzaira da.

Galiziera eta portugesaren -hizkuntza talde galaikoportugesaren- aldaera da, jatorri guztiz ezaguna ez daukana, eta gertaera historiko jakinek eragindakoa. Gertaera horien artean, Jalama ibarrera bultzatutako galiziar jatorriko migrazioa dago, nahiz eta autore guztiek ez duten bat egiten hipotesi honekin.

Extremadurako falaren izaera

Falazko seinalea As Ellas/Eljas-en.

Hizkuntza honen izaera eta sailkapena gai eztabaidatua da. Hau da, autore batzuentzat galizieraren aldaera den bitartean, beste batzuentzat denboraren ezaugarri propioak hartu dituen hizkuntza da, hizkuntza-talde galaikoportugesaren partaidea.

Falaren hiztun gehienek ez dute bat egiten beraien hizkuntza galiziera den iritziarekin[1].

1992an, José Enrique Gargallo Gil Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak, Falaren hiztunen artean ikerketa soziolinguistiko bat burutu zuen, familia esparruko gaztelaniaren erabilera aztertuz:

1993an, Revista Alcántara aldizkariaren 30. zenbakian, José Luis Martín Galindok eginiko aztertzeta bat argitaratu zuten. Bertan, San Martín de Trevejon Falaren autoidentifikazioaz galdetu zuen; hau da, herritarrentzat Fala zer zen galdetu zuen:

  • Gaztelaniaren dialektoa: %13
  • Portugesaren dialektoa: %20
  • Hizkuntza beregaina: %67

Kontuan izan behar da, hala ere, 960 biztanletik 20k hartu zutela parte azterketa honetan, eta Galiziera edo Galizieraren dialektoa aukerak ez zirela eman. Hori ez da harritzekoa, garai hartan Fala galiziera zenik ez baitzen kontuan hartutako hipotesia ere.

1994an, ikerketa berri baten arabera, elkarrizketa egindakoen %80k gaztelaniaz eskolan ikasi zuen, etxeko erabileraren portzentajea ondokoa izanik:

  • %100ak zioen Falaz egiten zutela seme-alabekin Eljas-en.
  • %85ak San Martín de Trevejon.
  • %73ak eValverde del Fresnon.

Izendapen eta aldaerak

San Martín de Trevejo/Sa Martin de Trevelluko seinalea.

Extremadurako falak izen asko hartzen ditu bere hiztunen artean: fala de Xálima, fala de us tres lugaris, (a) nosa fala, xalimegu edo chapurreáu (despektiboki, Valverde-n). Era berean, Galego de Estremadura ere izendatzen da, Galizian batez ere. Galiziako intelektualen artean, gainera, valego izendapena ere erabiltzen dute batzuek.

Halaber, herrien arabera hiru aldaera daude: Lagarteiru (As Ellasekoa), Mañegu ("sanmartiñegu"ren txikitzailea, Sa Martín de Trevellukoa) eta Valverdeiru (Valverdi du Fresnukoa).

Hiztunak 10.500 bat dira, gutxi gorabehera.

Ibarra

Jalamako ibarra Cáceresko probintziaren ipar-mendebaldean dago, Portugalgo mugaldean.

Hiru udalerri hartzen ditu barne:

  1. Valverde del Fresno/Valverdi du Fresnu: 2.576 biztanle (2006).
  2. Eljas/As Ellas: 1.081.
  3. San Martín de Trevejo/Sa Martin de Trevellu: 927.

Erreferentziak

  1. Ethnologue, "The speakers do not identify with the Galicians", "Speakers do not want orthography to be like Galician",

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Extremadurako fala