Ezkaba (mendia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Ezkaba (argipena).
Ezkaba
Ezkaba.JPG

Hegoaldeko aldea, Iruñetik ikusita

Garaiera 895 m
Gailurra 363 m
Koordenatuak 42°51′21″N 1°39′54″W / 42.85583°N 1.665°W / 42.85583; -1.665Koordenatuak: 42°51′21″N 1°39′54″W / 42.85583°N 1.665°W / 42.85583; -1.665
Mendilerroa Aurrepirinioak
Ohiko bidea Artikatik
 Nafarroa
Kanpo loturak Mendikat
Luberri

Ezkaba edo San Kristobal Iruñeko iparraldean dagoen mendia da, 895 metroko garaiera duena[1]. Bere kokapena dela eta Iruñerriaren iparraldeko atea kontrolatu du.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Mendiak izen bi ditu. Antzinena Ezkaba da, agirietan era hauetara ageri baita: 1291n Ezquaba 1294an Escava, 1321ean Eçquava eta 1340an Ezcuaba zena[2]. Herrikoia, eta baita modernoagoa ere San Kristobal da, jadanik XIII. mendean bere tontorrean zegoen baseliza batetik datorkiona. Hagionimo honek denboraren poderioz indarra lortu eta XIX. menderako Ezkaba mendiaren hego-ekialdeko zatia besterik ez zen[3]. XX. mendean aldiz, izen tradizionala berreskuratua izan zen.

[aldatu] Historia

Mendiak Iruñeko historiarekin lotura estua izan du. Gutxienez XIII. mendean eraikitako San Kristobal baselizak zefalalgiaren aurkako ospea zuen. 1599an Nafarroan zehar zabaldu zen izurri epidemian ospitale moduan erabili zuten.

Bere kokapen estrategikoa zela eta, tontorrean zenbait gotorleku eraiki zituzten. Lehendabiziko gaztelua 1276an, Nabarreriako Gerran hain zuzen ere, Beaujeuko jauna hondoratu zuen[4].

1878an Alfontso XII.aren gotorlekua, San Kristobal gotorlekua izenaz ezagunagoa, eraiki zuten. Militarrentzako zaharkitu eta espetxe bilakatu zuten, non 1938an ihesa ospetsua izan zuten.

Bere hegaletan zenbait harrobi izan dira, batez ere hego-ekialdeko Ezkaba iruindar auzoan ustiatuak.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak