Ezker Batua - Berdeak

Wikipedia(e)tik

(Ezker Batuatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezker Batua-Berdeak (EB-B)
Presidentea Javier Madrazo
Buruzagia Mikel Arana (Kordinatzaile orokorra)
Bozeramailea
Sorrera urtea 1986
Desegite urtea
Egoitza nagusia Bilbo
Ideologia politikoa ezkerrekoa, federalista, errepublikarra eta ekosozialista
Nazioarteko afiliazioa Europako Alderdi Ezkertiarra
www.ezkerbatua-berdeak.org

Ezker Batua-Berdeak Euskal Autonomia Erkidegoko mugimendu politiko eta soziala da, eta euskal ezker eraldatzailearen erakundean dago antolatuta. Bertan, alderdiek, taldeek eta era guztietako pertsonek parte hartzen dute. Ezker Batua-Berdeak, erabateko subiranotasuna du politikoki, baina Espainia mailan Ezker Batua alderdiarekin parte hartzen du eta Europan, Europako Ezkerreko Alderdiarekin. 2009ko martxoaren 13tik, bere buruzagia Mikel Arana da. 2005eko hauteskundeetan Eusko Legebiltzarrean 3 eserleku lortu zituen (Oskar Matute, Kontxi Bilbao eta Antton Karrera), eta Eusko Jaurlaritzan egon zen EAJ eta EArekin. 2009ko hauteskunde autonomikoetan ordezkari bakarra lortu zuen.

Ezker Batuak ez du alkatetzarik Euskal Autonomia Erkidegoan. 2009rarte, Arabako Bastida udalerrikoa eduki zuen, baina EAJk PPren laguntzaz EB-Bren aurkako mozioa onartu zuten.

[aldatu] Ideologia

Ezker Batua-Berdeak, indarrean dagoen sistema kapitalista ekonomiko, sozial eta politikoa sistema sozialista demokratiko bihurtzea du helburu, eta estatu espainol federal eta errepublikarra ezartzea du xede.

[aldatu] Erreferentziak


[aldatu] Kanpo loturak


Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak