Ezker Batua-Berdeak
Wikipedia(e)tik
| Ezker Batua-Berdeak | |
| Alderdi politikoa | Ezker Batua-Berdeak |
| Sorrera | 1986 |
| Ideologia | Ezkerzalea, errepublikarra eta federalista |
| Europarekiko ideologia | Europazalea |
| Hurrengo alderdien partaidea | Europako Ezkerreko Alderdia |
| Eremua | Euskadi |
| Xedea | Bilbo |
| Buruzagia | Javier Madrazo |
| Ordezkaritza | 2 alkatzetza, 99 zinegotzi, 8 batzarkide eta 3 Eusko-Legebiltzarkide. |
| Webgunea | www.ezkerbatua-berdeak.org |
Ezker Batua-Berdeak Euskal Autonomia Erkidegoko mugimendu politiko eta soziala da, eta euskal ezker eraldatzailearen erakundean dago antolatuta. Bertan, alderdiek, taldeek eta era guztietako pertsonek parte hartzen dute. Ezker Batua-Berdeak, erabateko subiranotasuna du politikoki, baina Espainia mailan Izquierda Unida alderdiarekin parte hartzen du eta Europan, Europako Ezkerreko Alderdiarekin. Bere buruzagia Javier Madrazo da. Eusko Legebiltzarrean 3 eserleku ditu (Oskar Matute, Kontxi Bilbao eta Antton Karrera), eta gaur egun Eusko Jaurlaritzan dago EAJ eta EArekin.
Ezker Batuak alkatetza bakarra du Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen ere Arabako Bastida udalerrikoa.
[aldatu] Ideologia
Ezker Batua-Berdeak, indarrean dagoen sistema kapitalista ekonomiko, sozial eta politikoa sistema sozialista demokratiko bihurtzea du helburu, eta estatu espainol federal eta errepublikarra ezartzea du xede.
[aldatu] Kanpo loturak
| Euskal Autonomia Erkidegoko alderdi politikoak | ||
|---|---|---|
|
Legebiltzarrean ordezkapena duten alderdi politikoak: Ikus, gainera: Nafarroako alderdi politikoak |
||

