Ezker Erradikalaren Koalizioa
| Συνασπισμός Ριζοσπαστικής Αριστεράς Synaspismós Rizospastikís Aristerás Ezker Erradikalaren Koalizioa |
|
|---|---|
| Buruzagia | Alexis Tsipras |
| Sorrera | 2004 (koalizio gisa) 2012ko maiatzaren 12a (alderdi gisa) |
| Egoitza nagusia | 1 Eleftherias Plaza, 105 53 Atenas, Grezia |
| Ideologia politikoa | Sozialismoa, eko-sozialismoa, eurokomunismoa, antikapitalismoa, alterglobalizazioa |
| Nazioarteko afiliazioa | Europako Ezker Batua - Ezker Berde Nordikoa |
| Greziako Parlamentua 52 / 300
Europako Parlamentua 1 / 22
Eskualdeak 17 / 725
|
|
| www.syriza.gr | |
Syriza (grezieraz Συνασπισμός Ριζοσπαστικής Αριστεράς, Synaspismós Rhizospastikís Aristerás) edo Ezker Erradikalaren Koalizioa Greziako alderdi politiko ezkertiar bat da, hasieran alderdi politiko ezberdinen koalizio gisa sortua. Bere izena ΣΥΡΙΖΑ gisa laburtzen da eta honek σύρριζα, sýrrhiza gisa ahoskatzea dakar, "sustraietara" esan nahi duena. Bere lider parlamentarioa Alexis Tsipras da, lehen Synaspismós alderdiko presidentea, koalizioko alderdirik handiena. Guztira 13 alderdik osatzen dute, guztiak politikoki independienteak. Sozialdemokraziatik maoismo, troskismo edo eurokomunismora doazen taldeak daude bertan.
Eduki-taula |
Osatzen duten alderdiak[aldatu]
- Herritar Aktiboak (Ενεργοί Πολίτες): sozialdemokrazia, abertzaletasuna
- Talde Politiko Antikapitalista (ΑΠΟ): komunismo, troskismo
- Greziako Ekosozialistak: eko-sozialismoa, ezkerreko ekologia
- Greziako Antolakunde Komunista, (KOE): maoismo, komunismo
- Mugimendu Sozial Demokratikoa (DIKKI): ezker nazionalismoa, sozialismoa, euroeszeptisimoa
- Nazioarteko Langile Ezkertiarrak (DEA): sozialismo iraultzailea, komunismoa, troskismoa
- Ezkerreko Akzio Batasunaren aldeko Mugimendua (KEDA): komunismoa
- Roza Ezker Erradikaleko Taldea
- Erradikalak (Ριζοσπάστες): sozialdemokrazia, abertzaletasuna
- Gorriak (Κόκκινο): komunismoa, troskismoa.
- Ezker Ekologista Komunistaren Berrikuntza (AKOA): sozialdemokrazia, eurokomunismoa, politika berdea
- Synaspismós (SYN): sozialdemokrazia, ekosozialismoa, eurokomunismoa, ingurumen politikak, feminismoa
- Mugimendu Unitarioa, sozialdemokrazia, sozialismo demokratikoa
- eta beste talde ezkertiar txikiago batzuk.
Historia[aldatu]
Sorrera[aldatu]
Syriza ofizialki 2004an sortu zen hauteskunde legislatiboetan parte hartzeko, baina sorrerarako lehen pausoak 2001ean egin zen "Ezkerreko Ekintza Batasunerako eta Elkartzeko Hitzaldietarako Espazioa"n eman ziren (grezieraz: Χώρος Διαλόγου για την Ενότητα και Κοινή Δράση της Αριστεράς). Bertan parte hartu zuten taldeek ideologia eta historia ezberdina zuten baina 1990ko hamarkadan hainbat gaietan elkarturik agertu ziren, adibidez Kosovoko gerra, pribatizazio politika edo eskubide sozial eta politikoen aldeko mugimenduetan. Espazio honetan argi ikusi zuten parte-hartzaileek hiru gai ezberdinetan lana egin ahal zutela:
- Pentsioen erreformaren aurkako eraso neoliberala salatzen
- Legislazio anti-terroristaren aurkakotasuna
- Genoan 2001ean egon zen nazioarteko manifestazioaren prestakuntza lanetan.
Espazio hau berez ez zen talde politiko bat, baizik eta alderdi politiko ezberdinen arteko lanerako gune bat. Hala ere 2002an bertan parte hartu zuten batzuek aliantza elektoralak jarri zituzten abian. Manolis Glezosek Atenas-Pireo goi-prefekturarako aurkeztutakoak arrakasta izan zuen. Gune honetatik ere Greziako Foro Soziala hasi zen, Europako Foro Sozialaren ataletako bat.
Ordezkaritza instituzionala[aldatu]
Greziako Parlamentua[aldatu]
| Urtea | botoen %a | legebiltzarkideak |
|---|---|---|
| 2004ko Greziako hauteskundeak | %3,3 | 6 (300etik) |
| 2007ko Greziako hauteskundeak | %5,0 | 14 (300etik) |
| 2009ko Greziako hauteskundeak | %4,6 | 13 (300etik) |
| 2012ko maiatzeko Greziako hauteskundeak | %16,8 | 52 (300etik) |
| 2012ko ekaineko Greziako hauteskundeak | %26,9 | 71 (300etik) |
Europako Parlamentua[aldatu]
SYRIZAk aulki bat du Europako Parlamentuan eta bere ordezkaria Nikos Hountis da.
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ http://www.parties-and-elections.eu/greece2b.html Parties and elections.eu