Ezker abertzalea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ezker abertzalea Euskal Herriko alderdi politiko nahiz gizarte mugimendu abertzale eta ezkertiarrak izendatzeko erabiltzen da. Ikuspuntu ideologikoaren arabera, izendapen hau zabalagoa edo estuagoa izan liteke; hots, talde gehiago edo gutxiago izendatzeko erabil daiteke.

Alderdi politikoen artean, besteak beste, euren burua ezker abertzalekotzat Batasunak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek edota Abertzaleen Batasunak jotzen dute.

[aldatu] Ezker Abertzale mugimendua

HBren ikurra zena.
HBren ikurra zena.

Ezker abertzalea, halaber, independentzia eta sozialismoa helburu duen mugimendu poltikoa izendatzeko ere erabiltzen da. 1980ko hamarkadan mugimendu politiko honi Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM, edo MLNV gaztelaniaz) zeritzaion. Baina 1990eko hamarkadatik aurrera Ezker abertzalea izendapena hartu zuen. Izendapen honen inguruan, beraz, argitasuna ez da erabatekoa.

Oro har, mugimendu hau Herri Batasuna alderdiaren inguruan antolatzen zen. Gaur egun, baina, mugimendu honen erreferente politiko nagusia Batasuna da, Hego Euskal Herrian legez kanpo izan arren. Hala ere, beste alderdi batzuk ere bere parte dira: Eusko Abertzale Ekintza kasu. Aralar alderdiak bere burua mugimendu honetakotzat aldarrikatzen du, baina besteek hori ukatu egiten dute hainbatetan.

Mugimendu honetako talde gehienak legez kanpo daude Hego Euskal Herrian, ez, aldiz, Iparraldean. Hala gertatzen da Segi gazte erakundearekin, adibidez.

LAB sindikatua ere ezker abertzalekotzat hartu ohi da.

2005etik 2009rako legegintzaldian, Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren (EHAK) legebiltzar taldeak Ezker Abertzalea izena hartu zuen.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Beste hizkuntzak