Ezkerraldea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bizkaiko eskualdeari buruzkoa da; Parisko ingurua gaitzat duena beste hau da: Ezkerraldea (Paris)
Zorrotzako portua

Ezkerraldea[1] Bilboaldeko (Bizkaia) azpieskualdea da. Historikoki, hala ere, Enkarterriko azpieskualdea izan da. Izenak berak dioenez, Ibaizabalen ezkerraldean dago kokatuta.

Bilbo ezkerraldea edo Somorrostro izenak ere hartzen ditu, azken hau forma historikoa delarik.[1]

Euskal Herriko bosgarren (Barakaldo), zortzigarren (Portugalete) eta bederatzigarren (Santurtzi) udalerririk populatuenak inguru honetakoak dira. Eskualdeak gaur egun 230.000 biztanle ditu.

XX. mendean, bere ezaugarri historiko nagusia industriarekin lotutakoa izan da.

Eduki-taula

Udalerriak [aldatu]

  1. Barakaldo: 97.328 biztanle (2008).
  2. Portugalete: 48.205 biz.
  3. Santurtzi: 47.004 biz.
  4. Sestao: 29.638 biz.

Geografikoki ere Zierbenako udalerria sar genezake eskualde honetan baina historiko arrazoiengandik Meatzaldeko eskualdean sartzen ohi da.

Industria [aldatu]

Bizkaiko Labe Garaiek eskualde honetan, bereziki Barakaldon eta Sestaon garatu zuten euren aktibitate nagusia 1902tik 1996 arte.

Musika [aldatu]

Euskal Rock Radikalak eskualde honetan aurkitu zuen habia nagusietakoa 1980 inguruan, Zarama eta Eskorbuto taldeak emanez.

Kirolak [aldatu]

Futbola [aldatu]

Arrauna [aldatu]

Arraun taldeen kokalekuak itsasadarrean daude. Hauek dira, barrualdetik kostalderako norabidean sailkatuta:

Azpiegiturak [aldatu]

Portuak [aldatu]

Bilboko portua Santurtzin kokatuta dago eta Euskal Herriko garrantzitsuena da.

Arrantza kaiei dagokionez, Santurtziko portua, Zierbena eta Portugaletekoak aipatzekoak dira.

Ospitaleak [aldatu]

Osakidetzako ospitalerik nabarmenena Gurutzetakoa da Barakaldon kokatutakoa. Herri honetan ere San Eloy Ospitalea dugu.

Pertsonaia ezagunak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. a b Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.

Ikus, gainera [aldatu]