Ezkerti
Ezkertia edo ezkerra ohiko mugimenduetarako ezker eskua eta hanka erabiltzeko joera duen pertsona da. Adibidez, pertsona ezkerti baten ohiko ezaugarria da ezker eskuaz idaztea. Pertsona gehienak ezkerrak ez, baizik eskuinak izaten dira; kultura zein den, ezkertiak biztanle guztien % 5 - % 25 bitarte izaten dira.[1] Ezkerrak gutxiengo direnez gero, eguneroko objektuak eskuinentzat diseinaturik izaten dira gehienetan; horren ondorioz, ezkertiek zailtasunak eta oztopoak izaten dituzte euren eguneroko bizimoduan. Adibidez, ateetako eskutokia eskuinaldean izaten da gehienetan, eskuinek ateak errazago zabaltzeko. Ezkertia izateko arrazoiak hiru eratakoak dira: kulturalak (egun ohikoa ez bada ere, garai batean ezkertiak eskuin eskuaz idaztera behartzen zituzten), fisiologikoak (hormonalak, zehatzago) zein genetikoak (ezkertasuna gurasoengandik seme alabengana igarotzeko joera dago). Aldi berean, ezkertiarra izatea, ezker eskuaz edo hankaz baliatzeko joeraz haraindi, bestelako ezaugarrietan ere faktore adierazgarria dela hauteman da, adibidez ezkertiek ahalmen espazial handiagoa matematika trebezia izan eta dislexia jasateko joera handiago izaten dutela egiaztatu da.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Llaurens, V.; Raymond, M.; Faurie, C. (2009), «Why are some people left-handed? An evolutionary perspective», Philosophical Transactions B, http://rstb.royalsocietypublishing.org/content/364/1519/881.abstract.