Ezkila-lore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ezkila-lore
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Campanulaceae
Azpifamilia: Campanuloideae
Generoa: Campanula
L.[1]
Espezieak

Ikusi testua

Sinonimoak

Brachycodon Fed.
Diosphaera Buser
Rapuntia Chevall.
Rapuntium Post & Kuntze
Rotantha Small
Symphiandra Steud.
Tracheliopsis Buser[1]

Ezkila lore (Campanula) kanpanulazeoen familiako landare fanerogamoen genero bat da. Izena latinetik dator (latinez Campanula: ezkila txikia).

Generoak 473 espezie eta hainbat azpiespezie hartzen ditu barnean, eta Ipar hemisferioko eskualde epeletan hazten dira. Gehienak urterokoak dira, baina badira bi urtez behingoak eta iraunkorrak ere. Tamainari dagokionez, 5 cm-ko garaiera (eskualde artikoetan) edo tenperatura altuagoko eskualdeetan 2 m-ko garaiera izan dezakete.

Loreek ezkila-formako korola dute, eta urdinak, zuriak edo arrosak dira. Espezie batzuk apaingarri modura landatzen dira. Fruitua barnean hazi ugari dituen kapsula bat da. Campanula generoko espezie zenbait lepidoptero batzuen larben elikagai dira.

Neguaren bukaeran izaten du lorea. Basoetan eta belardietan hazten da.[2]

Espezie hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Generoak 473 espezie ditu, tartean:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkila-lore Aldatu lotura Wikidatan