Ezkirotz (Esteribar)

Koordenatuak: 42°54′28″N 1°31′30″W / 42.9078802°N 1.52488258°W / 42.9078802; -1.52488258
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkirotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko etxe tradizional bat
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaEzkirotz
Posta kodea31698
Herritarraezkiroztar, eskirotzar
Geografia
Koordenatuak42°54′28″N 1°31′30″W / 42.9078802°N 1.52488258°W / 42.9078802; -1.52488258
Garaiera534 metro
Distantzia18,1 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria14 (2020:  −1)

Ezkirotz[1][a] —edo, izen bereko beste herrietatik bereizteko, Ezkirotz Esteribar[b] (esteribarreraz: Eskirotz)[c] Esteribar udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

2020 urtean 14 biztanle zituen.

Bertako biztanleak ezkiroztarrak (esteribarreraz: eskiroztarrak) dira.


Donibanetik   Donejakue bidea
Nafar bidea
Donejakuera
Ilarratz
(0,8 km)
   Ezkirotz    Larrasoaña
(1,8 km)


Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkirotz edo Eskirotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Ezquiroz (1071)
  • Ezquiroz (1188)
  • Esquioz (1274)
  • Ezquiroz (1280)
  • Eçquirotz (1288)
  • Arguiroz (1348)
  • Ezquioz (1366)
  • Esquiroz (1366)
  • Ezquiroz (1428)
  • Ezquioz (1534)
  • Ezquiro (1614)
  • Ezquioz (1800)
  • Ezquiroz (1802)
  • Exkiroz (1936)
  • Ezkirotz (1968)

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkirotz Esteriberran dago.

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.

Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.

Estazio meteorologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[4] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[5] Zubiriko estazioa da Ezkirotzerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Zubiri, 1995-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 22.0 26.4 29.0 32.0 39.0 42.0 43.5 40.0 31.0 25.0 21.0 43.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.8 10.6 13.6 15.4 19.8 23.7 26.6 27.1 23.4 18.5 12.0 9.3 17.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.2 5.3 7.8 9.5 13.5 17.0 19.5 19.7 16.4 12.7 7.6 4.9 11.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.4 -0.1 2.0 3.6 7.2 10.4 12.3 12.3 9.5 6.9 2.9 0.5 5.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -6.6 -5.9 -3.6 -1.5 1.0 4.7 6.8 6.4 3.8 10.1 -3.8 -6.0 -0.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 116.4 101.8 99.5 129.4 99.9 61.4 47.8 46.5 69.5 112.8 146.6 129.5 1161.0
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 57.0 62.5 73.0 59.0 56.0 58.0 100.0 63.0 81.5 74.5 83.4 82.5 100.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12.8 11.4 11.2 14.5 12.8 8.2 5.8 6.4 8.2 12.2 14.1 13.4 131.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 2.1 2.3 1.6 0.8 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 .8 1.6 9.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020 urteko erroldaren arabera 14 biztanle zituen Ezkirotzek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
26 37 34 30 22 21 12 16 18 18 17 16 15 11 14 16 16 15 15 15 14
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Ezkirotzeko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Erdiesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[10]

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.

1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gurutze Zainduaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /es̻kíɾot͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban
  2. /es̻kíɾot͡s̻ esteɾíβ̞aɾ/ ahoskatua (laguntza)
  3. /eskiɾót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Ezkirotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Eugi» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  6. Zubiriko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  7. «Ezkirotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]