Ezkontza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan van Eycken Arnolfini senar-emaztearen erretratua.

Ezkontza bi pertsonak elkarrekin bizitzeko asmoz hitzarmenez egindako elkartzea da, lege zibilak, erlijiosoak edo ohiturak arautua izan daitekeena. Erlijio katolikoan, zazpi sakramentuetako bat da.[1] Instituzio honek sortzen dituen pertsonen arteko harremanak, gehienetan barrukoak eta sexualak, kulturaren arabera aldatzen dira. Normalean, elkartzea era formal batean ospatzeko ezteiak izeneko zeremonia egiten dute.

Ezkontzeko arrazoiak ezkongaiaren arabera aldatzen dira, hurrengoetako bat edo gehiago izanik: legalak, sozialak, emozionalak, ekonomikoak, espiritualak edota erlijiosoak[2][3].

Ezkontza ohiturak kulturen arabera aldatzen dira. Gehienetan, gizon baten eta emakume baten arteko ezkontza onartzen da (monogamia), baina badira bestelako elkarteak onartzen dituztenak: sexu berekoen arteko ezkontzak, senar bat eta emazte asko (poligamia) edo emazte bat eta senar asko (poliandria). Gizarte gehienek ezkontzetan murrizte batzuk arautzen dituzte: ezkongaien adina, ahaidetasun-maila edo talde sozial edo erlijioso ezberdinetakoa izatea.

Ezkontzak betebehar juridiko eta sozialak sortzen dizkie ezkongaiei, batzuetan bere familiaren zenbait kidetara zabaltzen direnak. Kultura gehienetan ezkontza aintzatesten duten moduan, bere urratzea (adulterioa) ere aintzatesten dute. Zenbait kulturatan, hitzarmen hau haustezina bada ere, badaude bere banantzea (dibortzioa) onartzen dutenak.

Erreferentziak

  1. «Ezkontza» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .
  2. Krier, James E.; Gregory S. Alexander, Michael H. Schill, Jesse Dukeminier. (2006). Property. Aspen Publishers ISBN 0735557926..
  3. Gallagher, Maggie. (2002). (PDF) What is Marriage For? The Public Purposes of Marriage Law. Louisiana law review.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkontza Aldatu lotura Wikidatan