Ezkutuko ehiza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Haliotis saltzaile bat, bere arrantza hiltzen, hura oraindik bizirik dagoelarik.

Ezkutuko ehiza edo isileko ehiza legearen aurka egiten den ehiza da. Ehiza mota hau legez aurkakoa da, ondorengo arrazoi hauetako batengatik edo gehiagorengatik:

  • Denboraz kanpoko ehiza edo arrantza delako.
  • Ehiztariak ehizatzeko baimena ez duelako.
  • Ehiza egiteko erabilitako tresna baimenduta ez dagoelako.
  • Ehizatu nahi den animalia edo landarea murriztutako area batean dagoelako.
  • Ehiza egiteko metodoak legalki onargarriak ez direlako (adib: tranpak,islagailuen erabilera animaliak nahasi

edo paralizatzeko edo lehergailuak arrainak ehizatzeko)

  • Animalia edo arraina legeen bidez babestuta dagoelako edo desagertzeko zorian dagoen animalia

bezala sailkatuta dagoelako.

  • Animalia edo landarea ikertzaile batengatik markatua izan delako.


Alderdi historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, ezkutuko ehiza txiroek bizirauteko era bakarra zen, bereziki ehiza nobleziari eta pertsona dirudunei gordetako pribilegioa zenean.XVI. mendean orein bat hilez gero (Europako zenbait lekutan erregetasun handiko animaliatzat hartua) heriotza-zigorra aplikatzera ailega zitekeen.

Garai haietan txiroek ehizatutako animaliariarik ugarienak untxiak ziren, bereziki lakioak eta falkadak erabiliz ehizatuak.Benetazko ehizak armak, habilezia eta denbora librea eskatzen zituen eta hauek ez ziren txiroek zituzten baliabideak.Baserritar bat oso urrun zegoen jaunaren oreina ehizatzetik.Lehen aipatu bezala orein bat ehizatzea delitutzat hartzen zen, isileko edo ezkutuko ehizatzat hain zuzen ere. Erdi Aroan animalia basatiak ziren gosea asetzeko baliabide bakarrak, janaria lortzeko beste iturri batzuk agortu egiten baitziren garai haietan hain ohikoak ziren goseteen ondorioz, eta honakoagatik egiten zuen ezkutuko ehizak gora.


Ezkutuki ehizaturiko animaliarik ugarienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pangolinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia exotiko hauen eskaera oso altua da merkatu beltzean haren propietate sendagarriengatik.

Pangolinak bereziki Asia inguruan ehizaturiko animaliak dira Malasia, Indonesia, Thailandia, Laos, Vietnam, Nepal eta India herrialdeetan hain zuzen ere. Animalia honen salerosketa 2000. urteko Nazioarteko Arriskuan dauden Espezieen Salerosketa Hitzarmenagatik debekatua izan arren, txinatar askok haren haragia oraindik delicatessen hutsatzat hartzen dute. Haren ezkatak badira ere, medikuntza munduan oso ospetsuak bere propietate sendagarriengatik. Pangolinaren beste erabilera batzuk badira, adibidez, haren ezkatak, gernua eta odola transfortzea gizakien gaitzen aurka erabiltzeko, hala nola artritisa, asma, sukarrak, alergiak, larruazaleko gaitzak eta baita ere prostata-minbizia, hemofilia edo sexu harremanen bidez jasotako gaixotasunak.

Pangolinak desagertzeko zorian dauden animaliak dira eta lehen aipatu bezala, hauen salerosketa guztiz debekatuta dago.Hala ere, merkatu beltzean animalia exotiko hauen eskaera oso handia da. 2008. urteko urtarrilean bi gizon txinatar heriotz-zigorrarekin zehatuak izan ziren animalia hauekin trafikatzeagatik, Pekinen delitu honen aurka gogor egiten dutelaren seinale. Bi gizon hauek harrapatuak izan aurretik 3,2 milioi euro inguru irabazi zituzten ( 2,1 milioi euro gutxigorabehera) soilik sei hilabeteetan.[1]






Tigreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia hauek India, Nepal, Myanmar eta Errusiatik trafikatzen dira nagusiki. 90. hamarkadaren hasieran, tigreen salerosketa debekatu zuenean, hauen hezurrak sendagaiak, ardoa, igeltsua edo gel-a ekoizteko erabiliak ziren 200 enpresa txinatar baino gehiagoengatik. Tigreen larrua baita ere Asiako zenbait tradizioetan oso estimatua da.

Sumatrako tigrea ezkutuki gehien ehizaturiko animalienetariko bat da.

Adibidez Tibeten ugaztun hauen larruazalarekin egiten dituzte ausardia adierazten duten sei janzkerak: goiko eta beheko jantziak, lepokoa, kapa, zela eta manta. Azken hau larru komunago batekin ekoiz zitekeen, hala nola nutriena, baina zonalde honek jasandako hazkunde demografikoak felino hauen eskaera nabarmenki igotzea eragin du.

Arlo honetan industria-teknikak izugarri garatu dira azken hamarkadetan eta honen ondorioz tigreen populazioak izugarri egin du behera.Munduan 2.500 tigre inguru daudela kalkulatzen da, desagertzeko arriskuan daudelarik. 2007. urteko abenduan isileko ehiztarien talde bat desegin zuen Indiar poliziak, zeintzuek tigreen larrual bakoitza 4.500 eurotara saltzen zuten eta txinatar merkatuan 50.000 eurotara igotzeko asmoa zuten. [1]











Hartzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bereziki Errusia, Ipar Amerika eta Hego Amerikan trafikatzen dute ugaztun hauekin.Erregositako hartz-hanka sukaldaritza txinatarraren berezitasun bat da, larrua, gantza, bizkarrezurra, garunak, hezurrak eta atzaparrak medikuntza tradizionalean erabiltzen diren bitartean. Halere, bere atalik preziatu edo estimatuena xixkua da, merkatu txinatarrean 40.000 dolarrengatik sal daitekeena. Behazuna 100 sendagai baino gehiagotan erabiltzen da heste, bihotz eta gibel gaitzak tratatzeko. Hartzen salerosketa ilegalak animalia hau desagertzeko zorian egotea eragin du nahiz eta hartzen gatibu-hazkundea asko garatu den. [1]


Zibetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiako hego-ekialdean ehizaturiko ugaztunak dira zibetak. Osagai garrantzitsutzat hartuta daude dragoi, tigre edo fenix delakoaren sopa prestatzeko( sugea, zibeta eta oilakoz osaturiko platerea). Plater hau Txinako jaki ospetsu bat ez ezik sendagaia ere bada, artritisa sendatzeko, odol fluxua hobetzeko edo libidoa handitzeko helburuarekin sortua. Zibeten salerosketaren ondoriorik latzena giza-osasunerako kaltegarria izan daitezkeela da.Izan ere, zenbait ikerlanek abiar-gripearekin erlazionatu dituzte animalia hauek baita 2002ko SARS agerraldiarekin.Gertakari hauen ondorioz txinatar Gobernuak animalia hauen salerosketa debekatu zuen 2003. urtean, baina debeku hau lau hilabetetara berriz jaso zuen saltzaileen presioak eraginda. 2004an berriz agerraldiak agertu zirenean, txinatar Gobernuak berriro animalia hauen salerosketa debekatu zuen eta 10.000 zibeta hiltzeko agindua eman zuen.[1]


Baleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arpoi leherkorra, baleen ehiza modernoan erabilia.

Bereziki Antartikan, Norvegian eta Islandian egiten den legearen aurkako ehiza da baleena.Gaur egun baleak ehizatzearen arrazoi nagusia haragia lortzearena da, antzina beste arrazoi batzuk bazeuden ere, hala nola iluminazioa eta berotasuna lortzea (koipeen bidez) edo produktu kosmetiko eta produktu farmazeutikoak egiteko lehengaiak lortzea. Egun erabilitako tresna nagusiak baleak ehizatzeko arpoiak dira, arpoi leherkorrak bereziki, zeintzuek animaliaren larrua zeharkatu eta barruan eztanda egiten duten. Behin animalia immobilizatuta, itsasontzi batera igotzen dute, han odolustu eta zatikatzeko.[2] [3]

Arazoa konpontzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait parkezain erakundeek "animalia robotikoak" erabiltzen ari dira ikuspen handiko zonaldetan ehiztariak kokatu eta atxilotu ahal izateko haiei tiro eginez gero.[4]


Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d http://www.fp-es.org/la-lista-los-peores-mercados-de-caza-furtiva
  2. http://oceans.greenpeace.org/es/our-oceans/la-caza-de-ballenas/antarctic-whaling
  3. http://es.wikipedia.org/wiki/Caza_ballenera
  4. http://www.nps.gov/grsm/naturescience/threats-to-wildflowers.htm
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezkutuko ehiza Aldatu lotura Wikidatan