Ezpain irakurketa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ezpain irakurketa entzun gabe besteen ezpainei begira esaten ari direnak ulertzeko teknikari deritzogu. Egiten diren soinuek ezpainetako eta ahoaren artikulazio zehatza eskatzen dute; bokalen artikulazioa oso garbi ikus daiteke ezpainetan, kontsonanteena, duten artikulazio konplexutasuna dela medio, ez hainbeste. Teknika hau bereziki garrantzitsua gorrentzako da ezen honen bitartez hizlarien taldetan integratzeko aukera gehiago baitute.

Nahiz eta historikoki betidanik ezagutu, ezpain irakurketak ikasketa oso antolatua eskatzen du eta, ondoren, erabiltzeko garaian, oso baldintza egokiak bestela entzuten ez duten pertsonek elkarrizketaren zentzua galtzen dute. Besteak beste, beharrezkoa da:

  • inguru ondo argituta egon
  • mintzaira lasaia eta oztoporik gabekoa
  • elkarrizketan pertsona gutxi hartu behar dute parte

Nahiz eta baldintza hauek guztiak ondo bete horrek ez du diskurtsoaren ulermen osoa ematen. Kasu onenean ezpainetan irakurtzen dutenek %35 uler dezakete; gainontzeko informazioa galdu egiten da.

Urtetan gorren irakaskuntzan hauxe zen inposatu egiten zen komunikazio mota nagusia. Metodo hauen defendatzaileak oralistak edo ahozko hizkuntzaren aldeko bezala identifikatzen ziren eta zeinu hizkuntzaren aurkako jarrera aktiboa zuten. Gaur egun, zeinu hizkuntzaren gizarte onarpenarekin batera, jarrera horiek bigundu dira eta ezpain irakurketa haur gorren hezkuntzaren beste alderdi bat besterik ez da. Prozesu horretan R. Orin Cornett irakasleak asmatutako Cued speech bezalako sistema osagarriak erabiltzen dira, antzekoak diren fonemak hobeto bereizteko. Espainiaren kasuan orolessia izeneko sistema osagarria erabiltzen da.

Kanpo loturak

Ikus, gainera


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.