Eztabaida:Ñ

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Barkatu, baina Ñ esukal letra oso-osoa da. Ez da bakarrik espainiar alfabetokoa. Gainera, esukaraz Ñ duten hitz gehien-gehienak, Iparraldeko tradiziokoak dira, ad: Andereño, Laño, Irriño, eta. etab. Ñ espainierak sortutako letra da, noski, baina galizierak, euskarak, kitxuak, guaraniak eta bretoierak (?) erabilia gutxienez... --josugoni (hemen idatzi) 09:47, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Arrazoi duzu, bai. Euskal alfabetoan ere Ñ letra onartzen da, oker nenbilen. Beste Wikipedia guztietan ordea espainiar alfabetoko letra dela adierazten du, baina guk ezberdindu beharko dugu espainiar eta euskal alfabetoa ezta? Bestalde, zein da ñ letra eta in letren ahoskeraren arteko lotura? Hau baldin badakizu, eskertuko nizuke osatzea, osterantzean zati hori kendu eta zirriborro bezala utzi beharko dugu. Mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:54, 21 Ekaina 2006 (UTC)