Eztabaida:Abiadura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.


Abiadura eta lastertasuna[aldatu iturburu kodea]

Oso oker ez banago Ibon Sarasolak, Euskara batuaren ajeak liburuan-edo, lastertasuna hobesten zuen 'Velocity (physics)' hori adierazteko eta abiadura 'Impulse (physics)' horretarako erabiltzeko proposatu zuen. Memoriaz ari naiz eta ezin une honetan hona ekarri aipu zehatzik.

Nire proposamena. Egunen batean 'Velocity (physics)' > Lastartasuna (fisika) eta 'Impulse (physics)' > Abiadura (fisika) artikuluak bereiztea. -GorkaAzk (eztabaida) 17:29, 19 abuztua 2014 (UTC)

Ikusi dudanez hizkuntza guztietan bi ideia hauek bereizten dira. Abiadura bektoriala da, eta lastertasuna en:Speed, bere magnitude eskalarra. Bi artikulu ezberdin egin beharko genituzkela uste dut, baina ez dut gaia ondo kontrolatzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:25, 21 azaroa 2017 (UTC)

Egia da hizkuntza askotan bereizketa hori egiten dela, ziur antzean, ingelesaren eraginarengatik. Hala ere, alemanez, adibidez, ez da egiten. Nire ustez, zentzuzkoena euskaraz ez egitea da.
Bektore bat, balioaz gain, norabide eta noranzkoa daukaten izari fisikoak adierazteko modua da. Indarrak, desplazamenduak, azelerazioa, momentu angeluarra eta abarrekoak adierazteko erabiltzen dira. Modulua bektore beraren oinarrizko ezaugarria da, ez dago modulurik bektore barik, ez eta bektorerik modulu barik ere. Beraz, speed eta velocity bana-banokoak dira.
Abiadura-bektorerako izen bat erabiltzea eta beste bat bektore horren modulu edo baliorako ez da, nire iritziz, beharrezkoa. Adibidez, espainieraz celeridad edo rapidez hitzak erabili dituzte ingelesaren analogia egiteko. Baina unibertsitate-mailan ere ez zaio bereizketa horri erreparatzen. Hau da, azterketa bateko buruketa baten emaitzarako, oro har, modulua edota bektorea eskatzeko módulo de la velocidad edo vector de la velocidad eskatzen dute. Are gehiago, velocidad bakarrik eskatuz gero, moduluaz eta ez bektoreaz ari direla ulertzen da. Nederlanderaz--baina beste hizkuntza batzuetan ere--, esaterako, speedi abiaduraren tamaina-edo deritze; tamaina eta modulua oso antzeko esangura daukate.
Halandaze, bektorea eta modulua modu bitan izendatzea ez da egokia, modulua bektorearen ezaugarri bat delako, eta gainerako izarietan ez delako egiten. Esaterako, ez dira indarraren bektorea eta bektore horren moduluaren izenak bereizten. Bereizketa honek nahasmena ekar dezake, artifiziala da--Euskaltzaindiaren Hiztegiarentzat, besteak beste, "abiadura" eta "lastertasun" sinonimoak direlako--, eta ezer gutxi gehitzen digu.
Bestalde, "abiadura" eta "lastertasun" hitzen egokitasun eta erabilerari dagokiola, atal honetan aitatu denez, Ibon Sarasolak Euskara Batuaren Ajeak liburuan velocityri "lastertasun" deitzea proposatu zuen, "abiadura" "velocity"ri baino "momentu lineal" adigaiari ei dagokiolako. Edozelan ere, ordezpen hori egiteko adostasun nahikorik ez badago, behintzat, honako hau egitea proposatzen dut:
  • "Lastertasun" oraingo Wikipediako abiaduraren sinonimotzat uztea, Euskaltzaindiaren Hiztegiak ematen duen lez;
  • egungo lastertasunari "abiadura-modulu" (edo "lastertasun-modulu") ipintzea, edo orrialde hura ezabatzea eta hark ekartzen duen informazioa orrialde honi eranstea.
—Aurreko iruzkin sinatugabea Angiano (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.