Eztabaida:Alemaniako estatuak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

"Alemaniako landerrak"? Othoi! Ez dakit barre ala nigar egitekoa den. Banago gehienak akort zaretezkeela, enzyklopedia batetan artikulurik egiteko, nahia eta gogoa baino gehixeagorik ere beharrezkoa dela. Artikulu-gaiaz zerbaixka jakin behar lizateke, ez da? Alemaniako zerok 'Land' dute izen (Land "herri"), eta Land izenaren zenbaitetako forma (plurala) Landak (edo, nahiago bada, Land-ak) dugu Euskaraz (etxe > etxeak bezalaxe). Jakingabekeria da bertzela egitea (eta axolarik guti Landak hori Gaskoiniako toponymoa ere baden edo Euskarazko landa izentzat har ahal othe litekeen). Jakina Deutschezko zenbaitetakoa Länder dela; baina meetingsak, Highlandsak, fadosak edo castratiak xuxen ez diren bezalaxe (meetingak, Highlandak, fadoak, castratoak), okherra dugu *Landerrak pleonastikoa. Horraino, grammatika-okherkeria baizik ez lizateke, halarik ere; baina... ez othe da ohartu artikulugilea izenburuorren Euskarazko erran-nahiaz? Euskarazko hitza baita -hitz bizi-bizia, izan ere- lander, eta beldur naiz Alemaniako landerrak horrek mezprezuzko, gutiestezko eta are xenophobiazko nabardura latzegia duen. Beraz, bertzek irakurriko duenik izkiribatu baino lehen, hobe genduke gogoari eta hiztegiari ederki eragin-eta gauzak behar den bezala egin. :-)