Eztabaida:Arrigorriaga

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Etimologia: "gorri" toponimian[aldatu iturburu kodea]

"Izenaren jatorria ez dago argi, baina historialarien ustez IX. mendeko Padurako guduan egon liteke. Bataila hartan isuritako odolak gaur egun Arrigorriaga ezartzen den lurra gorriz tindatu omen zuelako"

Etimologia hori fantasia hutsa da. Ez dakit zein historialarik botako zuen teoria hori, baina edozein euskaldunek badaki "gorri" terminoa ez dagokiola koloreari bakarrik, eta landaretzarik gabeko lur edo haitz eremuak izendatzeko ere erabiltzen dela (esaterako, Aizkorri = haitz + gorri, gaztelaniaz "peña pelada"), terminoaren beste erabilera askoren artean.

Zure teoria gehitu dut, sinesgarria egin zaidalako. Zer edo zer gehitu nahi baduzu, zuk zeuk! --Unai (esan) 16:38, 5 Ekaina 2009 (UTC)
Bai noski, sinesgarriagoa da bigarren teoria. Hala ere, Arrigorriagako Udalaren webgunean lehen teoriari ere leku egiten diote.--Assar; (erantzun hemen) 18:41, 5 Ekaina 2009 (UTC)