Eztabaida:Atez ateko zabor bilketa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistemaren desabantailak[aldatu iturburu kodea]

Kiriku lankideak 2013ko ekainaren 16an egindako ekarpenak ezabatu egin ditut, ikuspuntu neutrala ez duten edukiak direlako. Sistemaren desabantailak ataleann, banan banan kritikatu ditu argudioak, falaziazko Tu quoque argudioak erabiliz gehienetan (adibidez, kostuak handiagoak direla esatean, atez atekoaren aurkakoak erraustegien aldekoak direla baieztatuz). Wikipedia ez da foro bat, aukera baten aldeko eta aurkako argudioak eztabaidatzeko. Artikulu hau gainera atez ateko sistemari buruzkoa da eta Gipuzkoako eztabaida beste artikulu batean lantzen da; han aukera bataren eta bestearen aldeko argudioak aipa daitezke, baina betiere argudio bakoitza jarraian deslegitimatu gabe. Argudioak aipatu egin beharko lirateke soilik. - --Joxemai; (erantzunak) 06:33, 17 ekaina 2013 (UTC)