Eztabaida:Atozte kristauak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Abesti honek badu euskal bertsioa, Atozte kristauak izenekoa (batzuetan Zatozte kristauak). Euskarazko bertsioa dagoenez, nik euskaraz izendatuko nuke artikulua, eta gero Adeste fideles dela esan. Gainera, idatzitako euskarazko testuan argi eta garbi jarri beharko genuke itzulpen zuzena dela, eta ez euskarazko bertsioa. Hona hemen (aurkitu dudana, eta lehen zatia buruz dakidana):

Atozte kristauak,
bihotzak pozturik
atozte guztiok Belenera,
jaio dan gure
Jesus ikustera.
Jauna gurtu dezagun,
Jauna gurtu dezagun
Jauna gurtu dezagun
ahuspezturik.
2
Ardiak utzita
datoz artzai onak
zerutik deituak estalpera.
Goazen gu ere
berekin batera.
Jauna gurtu dezagun...
3
Gure maitasunez
askatxo batean
hotzik dar-dar zauden
Jesus ona!
Zatoz gugana,
haur gozo laztana.
Jauna gurtu dezagun.

Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 19:32, 5 Urtarrila 2011 (UTC)

Egina --josugoni (erantzun hemen) 21:07, 6 Urtarrila 2011 (UTC)