Eztabaida:Azido desoxirribonukleiko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

Siglen nahas-mahasa[aldatu iturburu kodea]

Zientziaren terminologian, unibokotasuna bilatu behar da (termino bakoitzak esanahi bat; eta esanahi bakoitzak termino bat). DNA eta ADN siglak sinonimoak dira, baina artikulu zientifiko batean, ez da itxurazkoa sinonimoak txandakatzen ibiltzea: hasieran biak erabiltzen direla esatearekin nahikoa da. Gero, artikuluaren barruan, bakarra erabili beharko litzateke.

Zientzia.net webgunean biak pare-parean dabiltza: DNA 427 aldiz ageri da, eta ADN 433 aldiz. Hori bai, badirudi artikulu berrienetan DNA dela nagusi. Euskaltermen ADN ageri da, eta Elhuyarren DNA.

Ez dakit euskal zientzialarien artean zein den erabiliena, baina, inork baldin badaki, txukundu dezala artikulua, erabiliena den forma aukeratuta. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:06, 17 Maiatza 2010 (UTC)

Ez nago ziur, baina uste dut euskaraz azido bukaeran jartzen dela, ez? Ez da azido nitroso jarri behar nitroso azido baizik.--An13sa 17:21, 17 Maiatza 2010 (UTC)
Gai honetan, kontua da ea nazioarteko forma erabiliena (ingelesekoa, aurkitzaileen hizkuntzakoa: DNA, deoxyribonucleic acid) ala euskarazkoa (ADN, azido desoxirribonukleikoa) aukeratzen dugun. Nik institutuan Biologia ikasi nuen garaian nazioarteko sigla erabiltzearen aldeko joera zen nagusi espezialisten artean, baina aspaldiko kontuak dira...
Dokumentu honetan, esaten dute euskal zientzialarien artean «forma kanonikoa» dela DNA (eta RNA): Kepa Altonaga (Zoologia eta Animali Zelulen Biologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea. EHU/UPV): «Txontak eta txolarreak: gogoeta bat ereduzko prosa zientifikoaren gainean».
Beste honetan, argi eta garbi esaten digu «arau/gomendio/aholku» hau aplikatzen dutela Elhuyar erakundean. Zientziako euskal terminologiaz jakintsuena ez bada jakintsuenetakoa dugun Alfontso Mujikak esaten du:
BAI EZ
(biologian)

ARN, ADN, gene-adierazpena

(biologian)

RNA, DNA, gene-espresioa

Alfontso Mujika (Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak. Elhuyar Fundazioa): «Aholkularitza-lanaren ustiaketa didaktikoa». Erakunde horren irizpidea hori dela baieztatzen da beste artikulu honetan ere: «Elhuyarren irizpidea da ingelesezko siglak erabiltzea: RNA eta DNA.» (Antton Gurrutxaga, Saroi Jauregi, Alfontso Mujika: «Zuzenketen Kudeaketa eta Hizkuntz Zerbitzuak»)
Beste alde batetik, UZEIko Iñaki Ugarteburuk beste hau dio, aspaldi samarreko artikulu batean:
«Alderdi honetan ere komeni da gogoan izatea osasungintzako espezialista ez dela arlo honetako terminoen erabiltzaie [sic] bakarra; hor direla komunikabideak, inguruko zientziak eta zientzia aplikatuak, oinarrizko zientziak eta irakaskuntza (testu-liburuak), eta osasun zerbitzuetako erabiltzaile eta bezeroak. Horiek denak izango ditugu kontuan hizkuntzaren izaera eta usadioarekin batera ADN hobesteko orduan (nahiz eta laboratorio zuloan DNA izan daiteken maizen erabilia).» Iñaki Ugarteburu: «Medikuntzako euskara ereduak», in Berba, UZEI, 1996-1997.
Azkenik, bilaketa egin dut Berria egunkarian. 106 aldiz azaldu zait «ADN», eta 317 aldiz «DNA». Argia aldizkariko bilagailuak ez du zenbaketarik egiten, baina Googlen «ADN site:argia.com» bilaketa eginda, 99 emaitza atera zaizkit; «DNA site:argia.com» bilaketarekin, berriz, 165.
Badirudi terminorik erabiliena DNA dela gaur egun, eta, horrenbestez, DNA jartzera noa.
--Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 19:45, 17 Maiatza 2010 (UTC)