Eztabaida:Balearrak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Balear uharteak» orritik birbideratua)

Datuak berritu[aldatu iturburu kodea]

Bi informazio garrantzitxuak aldatu behar dituzu gutxienez:

Gobernua aldatu zen azken hauteeskundeetan eta ez da jadanik pparena, PSOE-PSM-UM-ERC-EU, baizik; Horregatik presidentea ez da Jaume Matas, Francesc Antich (PSIB-PSOE).

Hiriburuaren izena ez da "Palma de Mallorca", "Palma" baizik. "Palma de Mallorca" erderaz da eta Balear Uhartetan inork ez du izen hau erabiltzen.

Egina --Orereta (erantzunak) 23:04, 14 Urtarrila 2008 (UTC)

Artikuluaren izena[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 159. arauan 10 or. Balearrak agertzen da uhartediaren izen gisa. Aldatuko dugu edo Balear Uharteak mantendu? (159. arauan bigarren aukera gisa Balear uharteak azaltzen da).--An13sa 15:37, 5 Urria 2010 (UTC)

Euskaltzaindiak 159. arauan zer gomendatzen duen ikusita («Leku-izena izendatzeko moduaz» izenburuko atala), Balearrak da egokiena artikuluaren izenbururako. Bestea onargarria da, eta anbiguotasunen bat badenean erabili beharrekoa; baina, izenbururako, Balearrak hobeto (Euskal Wikipediako beste artikulu batzuen izenburuan Kanariak —eta ez Kanaria uharteak— edo Mediterraneoa —eta ez Mediterraneo itsasoa— darabiltzagun bezala). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:54, 11 Urria 2010 (UTC)
Hala bedi! -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:55, 11 Urria 2010 (UTC)
159. araua toponimia fisikoari buruzkoa da. Hortaz, uhartediari buruz ari bagara esandakoarekin ados nago, baina ez nago ziur berdin esan dezakegun autonomia erkidegoaz (kasu horretan, agian Balear Uharteak hobetsi behar litzateke). Euskaltzaindiaren arau mailako exonimia zerrenda honetan ere Balearrak (kontzeptu fisikoa) eta Balear Uharteak (politikoa) bereizten dira: hemen. Nire harridurarako, Kanarietan ez da halako bereizketarik egiten...--Orereta (erantzunak) 23:45, 11 Urria 2010 (UTC)
Nik uste dut Kanariak-en bezala, hemen ere aplika dezakegula.--An13sa 09:13, 12 Urria 2010 (UTC)
Egia da Euskaltzaindiaren 32. arauan («Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak») Balear Uharteak izena arautu zutela autonomia erkidegorako, segur aski katalanez eta gaztelaniaz ere izen generikoarekin batera doalako. Baina, nire ustez, katalanez eta gaztelaniaz illa edo isla izen generikoa agertu beharraren arrazoia anbiguotasuna da: balear hitza, izan ere, adjektiboa edo izena izan daiteke; eta, izena denean, herritarraren izena edo uhartediarena izan daiteke (baleartar emakumeen langabezia tasa handiagoa da alemaniar emakumeena baino = las baleares tienen mayor tasa de paro que las alemanas). Euskaraz, ez dugu anbiguotasun hori: euskaraz, balear ez da adjektiboa, eta herritarraren izena baleartar da.
Beraz, Euskaltzaindiak araututako izen geografikoaren eta politikoaren artean aukeratu behar dugunez, artikuluaren izen nagusitzat Balearrak jarriko nuke nik. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:53, 12 Urria 2010 (UTC)
154. arauan biak datoz: Balear Uharteak / Balearrak. [1]. Nik dagoen bezala utziko nuke. artikuluaren hasieran Balearrak forma gehituz. --Orereta (erantzunak) 01:21, 14 Urria 2010 (UTC)

Izenarekin bueltaka[aldatu iturburu kodea]

  • Euskaltzaindiaren 70. eta 159. arauetan --> Balearrak edo Balear uharteak (uhartediaz ari delako)
  • Euskaltzaindiaren 32. eta 154. arauetan --> Balearrak edo Balear Uharteak (autonomia erkidegoaz ari delako)

Uhartedia eta autonomia erkidegoa gauza bera direnez, zergatik ez dugu artikulua Balearrak izendatzen? Era horretan lau arauak errespetatzen dira, ez daude bi artikulu sortu beharrik eta beste uhartedien izendatze-irizpidea jarraitzen da (Kanariak, Falklandak...). --An13sa 10:34, 28 ekaina 2015 (UTC)

 Alde --Xabier Armendaritz 2015-06-28, 10:58 (UTC)
Egina--An13sa 10:41, 29 ekaina 2015 (UTC)