Eztabaida:Batezbesteko

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Batez besteko ala batezbesteko? Zehazki hiztegiak batezbesteko ematen du, Harluxetek batez besteko - --Joxemai; (erantzunak) 12:51, 10 Otsaila 2011 (UTC)

Elhuyarren, batezbesteko (gaztelaniaz media bilatuta) eta batez besteko (euskaraz bat bilatuta); Euskaltermen, batez besteko; 3000 Hiztegian, batez besteko; eta —oroz gain— Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan, batez besteko.
(barkatu, nire ondorioak aldatzera noa, beste xehetasun bat ikusi baitut) --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:51, 10 Otsaila 2011 (UTC)
Zure iritzia zehazten duzun bitartean, bakarrik esan aditua nuela, enaiz gogoratzen non, batez besteko eta batezbesteko bereizi behar zirela (bata zela izena eta bestea adjektiboa, baina enaiz gogoratzen zein zen zen). - --Joxemai; (erantzunak) 15:54, 10 Otsaila 2011 (UTC)
(Goiko nire gogoetaren jarraipena.)
Elhuyar hiztegiko euskara-gaztelania zatiko batez besteko sarreran, soluzio guztiz interesgarri hau ematen digute: batez besteko izenlaguntzat hartzea (hau da, izen baten ezkerrean eransten den gehigarritzat: batez besteko adina, batez besteko diru sarrerak), eta izentzat batezbesteko erabiltzea (hau da, izen bati laguntzen doan gehigarria ez, baizik bera izena izanik: batezbesteko geometriko). Bi erabilera horiek bereizten dituzte.
Nik uste euskal Wikipedian ere soluzio hori erabili beharko genukeela. Izan ere, zenbait jakintza arlotan —hala nola estatistikan— adjektiboak erantsi behar zaizkio maiz, eta batezbesteko aritmetiko errazago irakurtzen da batez besteko aritmetiko baino. Elhuyarrekoek asko lantzen dituzte zientzia arloak; besteak beste, haiek kudeatzen dute Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa (Euskalbarren, ZT Hiztegia), eta han ere batezbesteko da. Eta Sarasolaren hiztegiak kasu egin badio, badugu pisuzko arrazoirik Elhuyar hiztegian esplizituki azaltzen den soluzio hori baliatzeko. Gainera, horrela ez diogu Euskaltzaindiari kontra egiten, Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan ez baitu zehaztu batez besteko horren kategoria gramatikala zein den, ea izenlaguna ala izena den.
Beraz, hauxe proposatzen dut:
  1. Artikuluari batezbesteko izenburua jartzea.
  2. Artikuluaren hasieran oin ohar bat eranstea, euskal Wikipedian (Elhuyar, ZT eta Zehazki hiztegietan bezala) izenlaguna batez besteko dela eta izena batezbesteko dela esplikatzeko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:21, 10 Otsaila 2011 (UTC)
 Alde - --Joxemai; (erantzunak) 06:52, 11 Otsaila 2011 (UTC)

Bestelako iritzirik ezean, erabakiari dagozkion aldaketak egitera noa. - --Joxemai; (erantzunak) 15:03, 12 Otsaila 2011 (UTC)