Eztabaida:Castro Urdiales

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Urdialaitz eta Urdializ, XX. mendean asmatutako toponimoak[aldatu iturburu kodea]

"Urdialaitz" toponimoa erabat asmatua da, ez du tradiziorik euskaraz eta erromantzezko "Urdiales" (latinezko "ordium" berbatik eratorria) toponimoaren bertsio fantastikoa baino ez da. Horrelako asmakeriek ez lukete lekurik izan behar wikipedian.

Nahi duzuena ezabatu eta ezkutatu dezakezu, baina "Urdialaitz" horrek asmakizun azientifiko hutsa izaten jarraituko du. On dagizula. —Aurreko iruzkin sinatugabea Xabito (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2009-03-24, 10:00).

Ez dakit nondik agertu den hitz hori. Proposatu duenari galdetu beharko zenioke bere eztabaida-orrian. Begiratu artikuluaren historian.--Assar; (erantzun hemen) 14:35, 24 Martxoa 2009 (UTC)
Begiratu hemen --Assar; (erantzun hemen) 14:39, 24 Martxoa 2009 (UTC)

Ni ados nago Xabitorekin. Euskaltzaindiaren exonimoen arauan ez dut topatu, beraz, Castro Urdiales jartzea hoberena dela iruditzen zait. Hala ere, Etimologia atal bat gehitzekotan, inoiz Urdialaitz esan zaiola gehituko nuke, informazio gehigarri gisa. --Unai (esan) 14:52, 24 Martxoa 2009 (UTC)

Nik ere ez dut aurkitu Euskaltzaindian, eta dirudienez googlen agertzen da, baina oso lotuta wikipediako izenari. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:58, 24 Martxoa 2009 (UTC)
Euskaltzaindiak arautu ez badu, Castro-Urdiales jartzea iruditzen zait egokiena; eta Unaik dioen moduan, etimologia atal batean gehitzea euskaraz beste modu batzuk erabili izan direla. Urdialaitz edo Urdializ (nik biak irakurri izan ditut) hori, Krutwigen Vasconiako mapa ezagunean zetorren... http://ttiki.com/2643 --Orereta (erantzunak) 16:15, 24 Martxoa 2009 (UTC)
Nik uste dut toponimo asmatu horren edo horien iturri bakarra Krutwig dela, edota toponimiaz oso gutxi dakien beste norbaiten amets panbaskonikoak. Nahiko garbi dago etimologia okerra dela. Kontuan hartu Castron ez dagoela euskararen arrasto historikorik, Errioxan edo Piriniotan ez bezala; dena dela, Euskaltzandiak exotoponimo moduan ez onartzeak nahikoa izan beharko luke Wikipediatik kentzeko eta benetako izena ipintzeko. Ez da serioa horrelako asmakeriei bidea ematea. -Xabito
A ver, Xabito: ados gaude denok. Castro-Urdiales jarritko dugu orduan. Nik orain aldatuko dut. Baina etimologian aipatzea ez da "asmakeriei bide ematea". Lasaitasuna. Nik Berrian irakurri dut Urdializ hori... --Orereta (erantzunak) 14:47, 26 Martxoa 2009 (UTC)
Ok, Orereta, barkatu tonuagatik. Etimologien atalean, dena dela, etimologiarik eta sinesgarriena ere aipatzea ez legoke txarto. Ahal dudanean gehituko dut. --Xabito (erantzunak) 13:08, 31 Martxoa 2009 (UTC)

──────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────────── Konpondua. Inolako oinarri zientifikorik gabeko burutazioez ziharduten paragrafo mardulen ordez, egungo zientzia hipotesiak jarri ditut, asmakizunen aipamena bigarren maila batera eramanda. --Xabier Armendaritz 2017-03-30, 12:03 (UTC)