Eztabaida:Demokrazia Hiru Milioi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Uste dut papeleten irudiak soberan daudela. Hau entziklopedia bat da eta ez, legez kanpo dagoen alderdi baten hautes-paperak inprimatzeko lekua. Berriz diot, entziklopedia bat da, ez D3M-ren webgunea. Irudiak ezabatzea eskatzen dut. --An13sa 14:59, 18 Otsaila 2009 (UTC)

Ba niri, irribarretxoa sortzeaz gain, informazio errelebantea izan daitekeela iruditzen zait. --Orereta (erantzunak) 18:39, 18 Otsaila 2009 (UTC)
Ados An13sarekin, Nahikoa eta sobera propaganda ikus daiteke egunotan kalean, Wikipedia ere propaganda politikoa zabaltzeko tresna moduan erabiltzeko. Nik ere irudiak ezabatzea eskatzen dut. --Zariquiegui 19:07, 18 Otsaila 2009 (UTC)
Egina Orduan ezabatu egingo ditugu. Bestela wikipedia propaganda lekua bihurtuko zaigu. --An13sa 19:35, 18 Otsaila 2009 (UTC)

Jada ezabatu dituzue, baina nire ustez hau azkarregi egin duzue, eztabaidak 4 ordu iraun baititu. Nire ustez ondo dago, dokumentu historiko moduan, hala ere beste modu batean jarri beharko litzateke (ez propaganda politiko moduan, baizik eta dokumentu moduan ager dadin). Nire ustez gauza oraindik eztabaidagai dago eta 2-2 goaz dagoeneko. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:38, 19 Otsaila 2009 (UTC)

Eztabaida argitzeko bozketa bat egin dezakegu. --An13sa 14:49, 19 Otsaila 2009 (UTC)
Lehenengo goazen argudioak jartzera, ezta? Agian ez da beharrezkoa bozkatzea. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:53, 19 Otsaila 2009 (UTC)

Nik ez diet papeletei arazo handirik ikusten. Informazio gehigarria ematen dute, ezta? Bada aurrera... Halaber, beste alderdietako papeletak argitaratzearen aldekoa nintzateke (eduki askekoak balira, noski).--Unai (esan) 15:36, 19 Otsaila 2009 (UTC)

Ados nago Unairekin. Papeletak jartzen ditugu "bilduma" moduan edo, eta baita ere (ahal bada) beste alderdietakoak jarri daitezke eta honela hauteskunde eta alderdiei buruzko orrialdeak hobetu daitezkeela uste dut. --An13sa 15:47, 19 Otsaila 2009 (UTC)
Suposatzen dut beste alderdien papeletak ez direla eduki librekoak, batez ere logoek copyrighta dutelako. Ikusi dudanez D3M da alderdi bakarra cc-by lizentzian argitaratzen duena dena. Gainera beste papeletak argitaratzea ere zaila da, adibidez EAJk ez ditu jartzen bere webgunean (edo ez ditut aurkitu). Beraz ondo legoke agian D3Mko artikuluan jartzeaz gain hauteskundeen horretan jartzea. Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:47, 19 Otsaila 2009 (UTC)
 Alde Momentuz horiek bakarrik jar badaitezke, niri ondo iruditzen zait. Bestalde, D3Mren artikuluan orain jarriko nituzke, azkarregi kendu zirelako, eta eztabaida garatu bitartean erabakirik ez hartzeko. Orereta (erantzunak) 22:43, 19 Otsaila 2009 (UTC)

Nik uste dut horrela hobe geratzen dela. Hala ere saiatu behar gara beste papeleta batzuk ere lortzen eta artikulu nagusian jartzen, horrela ekilibratuagoa izano baita eta ebidentea izango delako interes dokumentalagatik dela, eta ez interes politikoagatik. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 00:32, 20 Otsaila 2009 (UTC)

Ados nago. --An13sa 13:57, 20 Otsaila 2009 (UTC)
Baita ni ere. --Orereta (erantzunak) 15:23, 20 Otsaila 2009 (UTC)