Eztabaida:Deskonferentzia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Nola eman unconference hitzaren parekoa euskaraz? Lau aukera bururatzen zaizkit: ezkonferentzia, deskonferentzia, ezhitzaldia eta deshitzaldia. Lehenengo bi horien alde egingo nuke nik eta biak, jakina, sinonimotzat hartu (cf. desberdin, ezberdin)gorkaazk

Ni "deskonferentzia" ari naiz ikusten alde guztietatik. Horrela erabiltzen dute euskarazko lehen deskonferentziak antolatu zituztenek. Begira hemen eta hemen hitz horren lehen erabileretako bat, 2007ko udan. --Assar; (erantzun hemen) 08:43, 5 Ekaina 2009 (UTC)
Kaixo Assar. Ibili naiz nik hasitako orrialde batzuk birpasatzen irudiak txertatzeko asmo nagusiarekin... (Azkenean ikasi dudala uste dut!) Horretan nenbilela ezkonferentzia/deskonferentzia artikuluaren eztabaidan zure iruzkintxo bat topatu dut eta neuk ere zertxobait ikertu dut. Badirudi, zuk iradoki bezala, deskonferentzia aldaera ezkonferentzia baino lehenago eta gehiago erabili dela orain arte. Beraz, ez litzateke egokiago izango wikipedian deskonferentzia oinarri legez uztea eta ezhitzaldi, deshitzaldi ez dakit baina bai behintzat ezkonferentziatik deskonferentziara igortzea jendea?
Niri beti iruditu zait horrelako berbidalketak antolatzen direnean hitz bat nagusi bezala ari garela proposatzen nahi gabe. Badakit ez dela hori asmoa baina wikipedia kanpotik ezagutzen dutenentzat, gehienentzat, itxura hori ematen dela uste dut.
Nik ez daki, teknikoki, kontuari buelta ematen, ez dakit nola utzi deskonferentzia "nagusi" legez eta ezkonferentzia hitzatik horra bideratu. Zuri ez zaizu iruditzen sistema honekin, --gauza bera gertatu zen komunikabide/hedabide bikotearekin--, hitz bat hobetsita bezala agertzen dela bestearen kalte?
Ezkonferentzia > deskonferentzia Aldatu nahi baduzu, zeure kontu. (Errazagoa egingo zaizu zuk zeuk egitea niri irakastea baino, ezta?) --gorkaazk (erantzunak)--