Eztabaida:Donostiako Zinemaldia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Erreferentzia politikoak[aldatu iturburu kodea]

Zinemaldi baten artikuluan eta orokorrean Wikipedian erreferentzia-aldarrikapen politikoek ez dute lekurik. Wikipediako objektibitate arauek eta sen onak hala diote. Hori dela eta, Zariquieguiren azken aldaketa desegin dut. Dena den, eztabaida orri hau hasi dut aldaketa esplikatzeko eta behar bada gai honi buruz eztabaidatzeko. Generalpoteito 22:18, 30 Azaroa 2009 (UTC)

Ados nago Generalpoteitok egindako aldaketarekin, baina ez aldarrikapen politikoa delako, baizik eta Zinemaldiarekin zerikusi zuzena ez duelako. Egunkaria artikuluan gehitu behako litzateke ordea. --josugoni (erantzun hemen) 18:34, 1 Abendua 2009 (UTC)
Goya sarien gaztelaniazko artikuluren historia atalean, aipamen politiko eta zinema sarien emanaldian egindako hainbat aldarrikapeni buruzko informazioa dator. Beharbada zinemaldiko historian aipatzea gehiegizkoa zen, baina aldarrikapenen atalean ondo ikusten dut nik. --Zariquiegui 21:23, 1 Abendua 2009 (UTC)
Zinemaldiko artikuluan Donostiako Zinemaldian gertatutako gertaera guzti-guztiek dute lekua: Mel Gibsonek Arzaken hanburgesa merke bat jan zuelako bitxikeriatik hasi eta euskal aktoreek Egunkariaren aldeko protesta bat egin zutenaino. Hortaz, objetibitate arauei jarraituz protesta bat jaso bada aipatu behar da, betiere horren inguruko iritzirik eman gabe. Egunkariaren protesta jaso zen, hori egi ukaezina da, ez da erreferentzi politiko bat, bertan ez baita aldeko edo aurkako iritzirik ematen, beste edozein albiste edo datu bat da, gertatutako gertaera bat aipatzea baizik. Erreferentzi politikoa protestari buruzko balorazio politikoa egitea litzateke: ongi edo gaizki egon zen. Bestalde, aipamen hori egon eta gainera behin eta berriz erabiltzaile askoren jarreraren aurka ezabatzea: hori gertaera bat ezeztatzea, isilduaraztea edo zentsura da. Laburtzeko, gertaera horren inguruko jarrera pertsonal bat hartzea.
Wikipedian adibide gisa Monarkiaren artikulua dago: ni errepublikarra banitzake, ez nuke Generalpoteiton jarrera imitatuz monarkiaren artikulua ezabatuko. Monarkiaren artikulua badago, aipatzen ez dena monarkia ona edo txarra den da.
Bestalde, Generalpotetitok aipatzen duena Wikipedian erreferentzi politikoak lekurik ez dutela nere iritziz baieztapen hori gezurra da (bestela ez litzateke politikaren inguruko artikulu bat bera ere egongo, ez al dira ba erreferentzia politikoak?), nere iritziz Wikipedian lekurik ez duena propaganda politikoa da (adibidez, Granadar erabiltzailearen erabiltzaile orrialdeak bere bi esaldietan lelo politiko zehatzak ditu, esaldi horiek bere iritzi pertsonal zehatz eta inposatzaile bi ematen baidute), protesta hori aipatzean ez da propaganda politikorik egiten, gertaera horren aldeko edo aurkako jarrerarik ez baita aipatzen, gertatu dela besterik ez da esaten. Bestalde gaztelerazko Goya Sarien artikuluan Iraken aurkako gerra edo ingelerazko Oscar Sarietan Marlon Brandok emakume bat bere ordez saria hartu eta indiarren aldeko protesta mezu bat irakurri zuela badago. Aipatzen ez dena da Irakeko gerra ongi zegoen edo indiarren eskubideak zapaltzen diren edo ez da.
Azken gauza bat: gaztelerazko Donostiako Zinemaldiaren artikuluan urte batean Maria Kristina Hoteleko langileek beren soldata eskasa igo nahian greba egin zutela aipatzen da. Horregatik zinema izar asko hiri horretako hotel ezberdinetan banatu behar izan zutela:
"Desde enero de 2001 el festival está dirigido por el guipuzcoano Mikel Olaciregui, en sustitución de Diego Galán. El nuevo director ha vivido alguno de los años más difíciles del festival. En el año 2001, en vísperas del festival, se producen los atentados del 11-S, lo que desemboca en la ausencia de estrellas norteamericanas. En el año 2003 se produce una huelga en el Hotel María Cristina, punto neurálgico del certamen, de forma que la concentración habitual de estrellas se disuelve y éstas buscan alojamiento en otros hoteles de la ciudad."
Atera kontuak.
Nik uste eta ziur nago ez naizela bakarra, sakoneko arazoa Donostiako Zinemaldian Egunkariaren protestaren gertaera hori gaur egungo albistegietan puri-purian dagoelako nola edo hala "inoiz" gertatu ez zelako saiakera ilun bat dagoela: Isilaraztea.
--Euskalduna 00:03, 2009ko abenduaren 1a (UTC)
Nire ustez ondo dago gai horiek azaltzea, beti ere atal bereziren batean. Ziur naiz "No a la guerra" eta holakoek lekua dutela beste wikipediatan, nahiz eta ez agertu lehenengo lerroetan. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:18, 1 Abendua 2009 (UTC)
Euskalduna. Aipatzen dituzun erreferentzia politikoek eragin zuzena izan zuten Zinemaldiaren ospaketarekin. Aipa itzazu nahi dituzun "arrazoi ilun" guztiak, baina Egunkariako erreferentzia jartzeko erabakia erabaki politikoa izan zen, eta hori oso garbi dago eta zuek ni bezala dakizue. Wikipediako erabiltzaile gisa ezin dut onartu erreferentzia hori, gutxienez dagoen bezala. Formula berri bat aurkitu edo arazoa konpontzeko Wikipediak aurreikusten dituen beste neurriak erabili beharko ditugu. Generalpoteito 23:25, 1 Abendua 2009 (UTC)
Erreferentzia Egunkariako artikulura pasatzea proposatzen dizuet. Generalpoteito 16:31, 2 Abendua 2009 (UTC)

Nire ustez bi artikuluetan egon daiteke, honetan bigarren maila batean egon behar badu ere. Zein da arazoa? Ez da egia? Ez du zerikusirik Zinemaldiarekin? Argi dago ez dela Zinemaldiaz esan daitekeen gauzarik garrantzitsuena, baina bere lekutxoa eduki dezake.--Unai (esan) 16:38, 2 Abendua 2009 (UTC)

Erreferentzia politikoak (2020)[aldatu iturburu kodea]

Azken iritzi horrekin bat nator ni ere. Gertakariak zerikusia du zinemaldiarekin (zuzenean ez bada ere), eta beraz baluke lekurik. Baina, gorago aipatu den bezala, agian atal zehatz batean jaso behar lirateke horrelakoak.-Kilkerra (eztabaida) 10:11, 8 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Zinemaldia dena da: barne-antolamendua, filmen eskaintza, joaten diren ikusleen kopurua, eta gizartean zeharka edo zuzenean eragiten dituen erantzunak. Hori da, hain zuzen, Zinemaldiak berak aldarrikatu duena, tokian tokiko errealitateei eta giza eskubideei ihes ez egitea, eta zinema gizartean txertatuta ikustea. Eta hori gertatzen da hemen.
Euskaltzaindiaren artikuluan antzeko zerbait gertatu zen. Kontua da dagokion lekua ematea, Txokoan Theklanek ere aipatu bezala. Kohesioa eman dut eta azpiatal bat sortu. Esteka bat ere gehitu dut. -Iñaki LL (eztabaida) 19:55, 9 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Iñaki LL lankideak eginiko azken aldaketaren alde nago. Ez dut uste neutrala denik Zinemaldiaren historiaren parte izan diren protesta eta ekitaldiak bere orrialdetik ezabatzea besterik gabe. Testuinguruak eta Zinemaldi honek hauspotu dituen kontuak ere agertu beharko lirateke, baina Iñaki LL lankideak egin bezala, ondo sailkatuta. Ea zuek ere ados zaudeten Generalpotaito, Theklan, Xabier Cañas, Lainobeltz. (Txokoan parte hartu dutenak). Xabi22 (eztabaida) 11:32, 10 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
 Bat nator-Lainobeltz (eztabaida) 11:45, 10 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
 Abstenitzen naiz Hobeto dago orain atal baten barruan. Dena den, zalantzak ditut Zinemaldiarekin hori lotzearekin. Zinemaldiak sustatu dituen ekimenak dira? Ez dut uste (ez dakit, benetan).-Xabier Cañas (eztabaida) 12:49, 10 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]
Ez nago ados erreferentzia politiko horiek mantentzeko. Egia da Zinemaldiaren elementu anitzak aipatu behar ditugula, baina neurri batean. Manifestaldi horiek ez ziren Zinemaldiaren barne gertatu, baizik eta Zinemaldiaren testuinguru orokorrean. Bestalde, onartzen dut Zinemaldi batek bere testuinguru politiko eta sozialarekin zerikusi estua duela beti.
Beraz, nire proposamena horrelako testu hau jartzea da, ez atal berri bat bezala eta inolako argazkirik gabe:
"Bere historian zehar, Zinemaldiak Donostiako testuinguru sozial eta politikoa islatu du. Adibidez, 2008an, ekitaldia abian zen bitartean ETAk Kantabria erkidegoan Luis Conde de la Cruz militarra hil eta gero, Donostiako Zinemaldiko zuzendaritzak atentatua gaitzesteko eta ETAren aurkako mezua plazaratu zuen. Mezu hura film proiekzio batzuen hasieran irakurri zuten. Hurrengo urtean Donostiako Zinemaldiaren 57. ekitaldian, Euskal Herriko zinemagintzako eta kulturako hainbat eragilek Euskaldunon Egunkariaren itxiera gaitzesteko protesta jarduna egin zuten Kursaal jauregiaren aurrealdean. 2016ko irailaren 16an, inaugurazio ekitaldia hasi eta berehala, ikusleen artean zeuden hainbat lagunek Ibon Iparragirre ondarrutar presoa eta gainontzeko gaixo dauden euskal presoak etxeratzearen aldeko nahiz Erraustegiaren aurkako protestaldi eta oihuz ikuskizuna lauetan eten zuten". —Aurreko iruzkin sinatugabea Generalpoteito (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 13:35, 12 maiatza 2020).
Uste dut historia atalean sartzen bada, atal ezberdinik egin gabe, ez dela hobea. Bere testuinguruan jartzea egokiago ikusten dut. Adibidez, es:Premios Goya begiratzen baduzu, historiako atal gehiago daude protesten inguruan sarien inguruan baino. -Theklan (eztabaida) 13:44, 12 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]