Eztabaida:Eneko Arista

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eztabaida:Eneko Aritza» orritik birbideratua)

Zergatik ez da idazten Eneko Haritza, Ipar Euskal Herrian gorde den bezala?

EIMAren irizpidea jarraitu dugu (Euskaltzaindiaren onespena duena). Ikus hau (55. orrialdea).--Unai (esan) 18:48, 25 Uztaila 2009 (UTC)

Artikulu nahasia da, batik bat seme-alaben kontuetan Inaki.a001 (eztabaida) 13:21, 8 urria 2012 (UTC)

Sarrera honen izenaz[aldatu iturburu kodea]

Eztabaidan jarri nahi dut sarrera honen izena, bi erreferentziarekin (nik 'Eneko Aresta'-ren alde egingo nuke):

1. Enrique Knörr euskaltzain zenduak Euskaltzaindiaren beraren 2005eko Euskera aldizkarian argitaraturiko oin-ohar bat ('Euskera' 2005, 1, 163. or., 4. oin-oharra. Interneten dago pdf-a: http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/60410.pdf):

"(4) Eneko Arista diogu, eta ez Eneko (H)Aritza, eta ongi legoke behin betiko okerra zuzentzea, XVII. mendetik datorkiguna. Caro Barojak idatzi zuen bezala, bere Etnografía histórica de Navarra liburuan, I, 120-121. orrialdeetan, 'arista' edo 'aresta' erromantzea da, eta «no aludiría a la fortaleza corporal del rey, comparable a la del roble pirenaico, sino a su ardor en las luchas, inflamable como la arista seca, es decir, la especie de espina o espiga de trigo, aresta o ariesta también»".

2. Erlantz Urtasun historialariaren blogetik ateratako pasartea (http://erlantzurtasunantzano.blogspot.com.es/2015/02/eneko-aresta.html):

"Eneko Aresta.

Lehenik eta behin jende gehienak ez du gaia ezagutzen, eta horrezaz arduratu direnen artean nahasketa handia dagoela zintzoki aitortu behar dugu. Izan ere, latinez idatzirik dagoen agiri zaharrean hau irakurtzen ahal baitugu: "Enneco Aresta".

Gaztelaniaz "itzul" eta hau asmatu egin zuten: "Iñigo Arista". Hori astakeria galanta da, garai hartan "Iñigo"rik ez baitzegoen, denak "Eneko" ziren, eta egungo euskara batua ez genuenez "Enneco" idatzi zuten. Funtsean, Eneko.

Galdera da ea nork eta zergatik balizko "Aritza" edota "Haritza" hori ere asmatu behar izan zuen. Dirudienez baten batek "Aresta" nahiko "baskoa" ez zela edo hausnartu zuen... Bada, eta borondate onez egin bazuten ere, horrek ez du inongo zentzurik, egun "Aresta" oraindik abizena baita, bai Nafarroa Garaian, bai Aragoin, Portugalen...

Areago, ikastola bat ere "Iñigo Aritza" izenaz jantzi zen, eta bere horretan dirau.

Hitz batez, egun "Eneko Aresta" erran behar dugu, ez "Iñigo", ez "Arista", ez "Aritza"... Eta euskalduna zela azpimarratu, IX. mendekoa eta Bigorrakoa baitzen.

Areago, ez da lehenengo erregea, nazioartean, ofizialki, praktikan, egunerokotasunean onartu zuten lehena baizik. Hots, lehenago lehendakariak ukan bagenituen ere, Eneko Aresta nazioartean onartu zuten, balizko aurrekoak ez, gure arbasoek nagusitzat hartzen zituzten arren. Muga non jarri, ordea?" - —Aurreko iruzkin sinatugabea 5.8.190.114 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2015-04-28).

Arrastion! Goian Unai Fdz. de Betoñok primeran azaldu zuenez, artikulu honetan EIMAk emandako irizpideak jarraitu ditugu. Bere arazoak dituzten arren, guztiok onartutako arauak horiexek dira. Zalantzak badituzu, ikusi WP:Antrop. Edonola ere, eskerrik asko zure ekarpenagatik, oso interesgarria baita. Ondo izan . --Marklar (eztabaida) 18:35, 28 apirila 2015 (UTC)
Sustrai historikoa guztiz jakingarria da, baina hizkuntza izaki bizia da, eta ez diogu bilakaerari bizkarra eman behar, ez dugu fosilizatu behar. Bilbo idazten dugu, nahiz eta euskarazko forma zaharrena Bilbao den, eta Bilbao forma baino oraindik mende batzuk zaharragoa den Aresta gaur egun galdua dugu euskaraz. Inoiz berreskuratzen bada, entziklopedia honetan ere jasoko dugu forma zahar hori, baina euskarazko gaur egungo forma Aritza da, Marklarrek aipatu duen eta wikipedia honetan gidalerrotzat daukagun izen zerrendan hala jasoa. Ondo izan. --Xabier Armendaritz 2015-04-28, 20:41 (UTC)
Ongi, berreskuratu arte egon beharko orduan. Fosilarena eta Bilbao/Bilbo-rena pentsatzen dut Aresta/Arista-gatik esaten duzula, zeren Aresta ez baina Arista bizi-bizirik dago Interneten, eta pentsatzen dut ez dela kasualitatea euskaltzain batek 2005ean horren alde egin zuenez gero. Bitxia egiten zait errege horri erroengatik euskaldunok ematen diogun garrantzia, eta gero interpretazio historiko oker bategatik ez zuzendu nahi izatea, baina ulertzen dut Wikipedia ez dela inor horrelako erabaki bat hartzeko. Hortaz, ohartzen naiz EIMAren irizpidea traba dela, eta pentsatzen dut aldatzekotan Euskaltzaindiak berak ofizialdu behar lukeela forma egokia, ongi ulertu dut? Oraintxe bururatu zait: zer iruditzen Jagoneten galdetzea?