Eztabaida:Errenteria

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izen ofiziala Errenteria bada ere, euskaraz bi izenak erabiltzen dira, Errenteria edo Orereta. Harluxet Entziklopedia, adb, horrela dator (ikus www1.euskadi.net/harluxet), eta bertako prentsan bi izenak - Errenteria-Orereta - erabiltzen dira (ikus www.oarsoaldekohitza.info). Beraz, ez nintzateke izen ofizialra mugatuko errealitateari begiak itxiz. —Aurreko iruzkin sinatugabea Iker (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2006-02-02, 20:52).

Ez da begiak ixtea. Errenteria da izenik ezagunena eta garatuena, Orereta soilik, Errenteriako euskaldunek eta inguruko herrietan (Oiartzun bereziki) deitzen dute herri hau, beste lekuetan betidanik Errenteria edo Renteria. Artikulu nagusian aipatzea ondo dago herri hau ere, Orereta bezala ezagutu daitekela, baina ezin dena da izen guztiak aldatu, ofiziala ez den eta ia inon agertzen ez den izen batekin. Kabri, (erantzunak hemen) 20:00, 2 Otsaila 2006 (UTC)