Eztabaida:Errusia

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Orri hau Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektuaren lan eremuan dago. Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrenda wikiproiektua bere eremuan dauden euskarazko Wikipediako artikuluak hobetzeko talde ahalegina da. Parte hartu nahi baduzu, eman izena bertan.

"Errusia edo Errusiar Federazioa munduko estatu handiena da, Europa eta Asia artean zabaltzen delarik"

  • Euskaraz, verbu-aspektua gure inguruko erdaretan baino aski markatuagoa baita, hagitzez egokiagoa dugu, eiki, "zabaltzen da" eta "hedatzen da" bezalakoen ordez "zabaldurik dago" eta "hedaturik dago" erabiltzea ("Russia hedatzen da" = "herri berriak irabazten, beretzen ari da").
  • Perpausen lotzeko modu kaxkarra dugu hagitz, Erdararen kopia ziztrina baizik ez den -larik hori. Zelhaiena eta karazkoena: eta koordinatze xoila.

Sovietak eta -tarrak[aldatu iturburu kodea]

Harrigarria da, egiazki, nola Euskaraz -(t)ar suffixua ahantzirik bethiere txino, kubano, italiano, (er)ruso, indio eta abarrak darabiltzatenek berek gero, beharrik batere ez dagoenean, edozeri edonoiz -(t)ar hori okher berretu nahi deraukaten. Langile-batzarre edo -biltzarre mota jakin bat zen, hatsarrean bederen, sovieta (Russikoz сове́т) eta, horien bilduma Euskaraz, Soviet Batasuna baizik ezin izan daiteke (artzain-batasuna, alderdi-batasuna edo erakunde-batasuna bezalaxe).

Federakunde?[aldatu iturburu kodea]

Euskaltzaindiaren 38. arauaren arabera, herrialdearen izen ofiziala Errusiar Federakundea da, Errusiar Federazioa beharrean. Hiztegi Batuan, ordea, federazio agertzen da, baina ez federakunde. Akatsa ote da? --Orereta (erantzunak) 17:04, 29 Abendua 2010 (UTC)

Arau berean Suitzar Konfederakundea dator, hortaz, ez da akatsa izango. --Orereta (erantzunak) 17:40, 29 Abendua 2010 (UTC)