Eztabaida:Espainiako Inteligentzia Zentroa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Inteligencia anglizismoa denez, euskaraz Informazio Herri Zentroa dagokio. Zer uste duzue? -Tuc negre 12:00, 6 Otsaila 2011 (UTC)

Nire ustez, Informazio Herri Zentrua-ren esanahia gaztelaniaz Centro Popular de Información eta ez dator bat Centro Nacional de Inteligencia-rekin. Bestalde, Inteligencia hitza anglizismoa izateak ez du ezer esan nahi.--An13sa 12:07, 6 Otsaila 2011 (UTC)

Beren webgunean Inteligentzia Zentro Nazionala dute: http://www.cni.es/eu/ONGIETORRI_CNI-RA/ --Unai (esan) 12:17, 6 Otsaila 2011 (UTC)

Intelligence agency forma ingelesari service de renseignements eta servicio de información dagozkio erdaraz. Nik uste Informazio(rako) Nazio-Zentroa edota Informazio(rako) Zentro Nazionala euskal izenpen egokiak direla, zerbitzuak Centro Superior de Información de la Defensa (CESID) aurreko izena baitzuen. -Tuc negre 11:42, 10 Otsaila 2011 (UTC)
Gaur egungo euskal hiztegi nagusietan begiratuta, hirutan ageri da kontzeptu hori (Zehazki, Euskalterm eta 3000 hiztegia) eta hiruretan ageri da inteligentzia, euskal ordain gisa. Zehazki hiztegiak, gainera, argibide (argibide zerbitzuak) ere ematen du zentzu horrekin, baina uste dut nahasgarri izan daitekeela (zertaz ari den ez dakienarentzat, herritarrei argibideak emateko zerbitzua dela ematen du, lehenengo begiratuan). Beraz, itzultzen badugu, Espainiako Inteligentzia Zentroa izan beharko litzateke, nik uste (hobe da zein nazio den zehaztea). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:59, 10 Otsaila 2011 (UTC)
Eskerrik anitz ikerketarengatik! Bada garaia norbaitek berriro ere izenda dezan euskaraz. -Tuc negre 17:22, 14 Otsaila 2011 (UTC)
Zuk ere egin dezakezu, Tuc negre. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:14, 14 Otsaila 2011 (UTC)
Ezin dut; filologoa nauzu ere bai; hitzek beren esanahia daukate, ez nik erabakitzen dudana (horregatik, nik uste Guardia Civil erakunde izenak Herri Zaintza itzulpena duela euskaraz, erabilera-arauak "Guardia Zibila" erdarakada badio ere). "Zentro" hitzari dagokionez, leku edo eraikin zehatz batekin (adibidez "Begoñako Andra Mari irakaskuntza zentroa", "Espainia eta Hispanoamerikako kultur zentroa", "Abandoko osasun zentroa") lotzen dut beti, baita ideologia politikoarekin (zehazki, Zentro Demokratiko eta Sozialak (CDS) protagonista zuena) ere, baina defentsa-hizkerak, aitzitik, "zentro" hitza erakundea adierazteko nahiago du, Central Intelligence Agency (CIA)-ren (Cfr.: https://www.cia.gov/) ospea dela eta. Funtsean, hizkuntza kodean lotuta nago baina nik libre nahiago. -Tuc negre 16:56, 15 Otsaila 2011 (UTC)
Egina--An13sa 17:21, 15 Otsaila 2011 (UTC)
Ez eman hainbeste bueltarik artikulu bakoitzari. Aldaketa egin dezakezula esan dizut zuk ee egin dezakezulako. Wikipedia guztion artean eratzen dugu. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:21, 16 Otsaila 2011 (UTC)